wrapper

igualdad Sub

Eraso matxisten prebentziorako eta harretarako gunea jarriko da ostiralean Sanjuandegin

Eraso matxisten prebentziorako eta harretarako gunea jarriko da ostiralean Sanjuandegin

Eraso matxisten inguruko informazio eman, kezkak argitu, aholkularitza eskaini eta laguntzeko gunea jarriko da, lehen aldiz, Sanjuandegin. Ostiralean, 18:00etatik 02:00ak arte izango dira bertan gaian adituak diren pertsonak, erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen.

Leer más
Indarkeria matxista kasuetan arreta hobetzeko formazio saioa egiten ari dira Basazabalen

Indarkeria matxista kasuetan arreta hobetzeko formazio saioa egiten ari dira Basazabalen

Gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez, Indarkeria matxista kasuen aurrean biktimari eskaintzen zaion arreta hobetzeko teknikak eta arlo desberdinen arteko elkarlana hobetzeko jardunaldia egiten ari dira hainbat funtzionario publiko, Azpeitiko Udalak eta udaltzaingoak antolaturiko ikastaroan. Bi taldetan banatuta, 45 lagun ari dira Pascual Benet psikologo, coach eta bitartekariak eskainitako jardunaldian parte hartzen. 

Leer más
'Mendi lasterketak eta emakumeak' hitzaldia, bihar, Basazabalen

'Mendi lasterketak eta emakumeak' hitzaldia, bihar, Basazabalen

Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren baitan, Mendi lasterketak eta emakumeak hitzaldia izango da bihar, apirilak 29, 19:00etan, Basazabal jauregian. Antolakuntzak punta-puntako bi emakume korrikalari gonbidatu ditu herrira. Oihana Azkorbebeitia (Abadiño, 1981) eta Leire Baraibar (Areso, 1979) izango dira hizlariak, biak ala biak hainbat podiumetara igotakoak.

Jakinekoa da gaur egun mendi lasterketen munduan oraindik ere emakumeen parte hartzea gizonezkoenaren oso azpitik dagoela, are gehiago distantzia luzeetako lasterketetan. Hori horrela, hitzaldi honekin, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren helburua, emakumeei ikusgarritasuna emateaz gain, korrikalari hauen lorpenei aitortza bat egitea da.

 Azkorbebeitiak eta Baraibarrek gai desberdinen inguruan izan dituzten bizipenak eta beren ikuspuntuak ezagutzeko parada izango dugu apirilaren 29an, 19:00etatik aurrera, Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian.

Leer más
‘Mendi lasterketak eta emakumeak’ lelopean, hitzaldia eskainiko dute Oihana Azkorbebeitiak eta Leire Baraibarrek, apirilaren 29an

‘Mendi lasterketak eta emakumeak’ lelopean, hitzaldia eskainiko dute Oihana Azkorbebeitiak eta Leire Baraibarrek, apirilaren 29an

Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketako antolatzaileek, lasterketaren harira, Mendi lasterketak eta emakumeak hitzaldia antolatu dute apirilaren 29rako. Hitzaldiaren berri emateko elkartu dira Maialen Agirre, Domusa Teknikeko parekidetasun batzordeko kidea, Egoitz Arruti eta Idoia Arrizabalaga Azpeiko Udalakeko kirol eta Parekidetasun zinegotziak, hurrenez hurren, Arantxa Larrañaga Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakaria, Iñigo Orbegozo Domusa Teknik lasterketako arduraduna (argazkian, ezkerretik eskuinera).

Leer más
Bikotekide edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria matxista jasan duten neska nerabeentzako arreta integrala, Azpeitian

Bikotekide edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria matxista jasan duten neska nerabeentzako arreta integrala, Azpeitian

Neska nerabe eta adin txikikoek (13-17) eta adin nagusiko emakume gazteeek (18-21 urte) pairatzen dituzten indarkeria matxista egoerak antzeman eta arreta eskaintzeko zerbitzu integral berria jarri du Azpeitian. Zerbitzuaren inguruko informazioa edo kontsulta egin nahi dutenek Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 747 45 85 82 zenbakira deitu dezakete.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea