wrapper

igualdad Sub

Emakumeak errepidean ahalduntzeko hitzordua

Emakumeak errepidean ahalduntzeko hitzordua

Emakumeen artean txirrindularitza bultzatu eta errepidean ahalduntzeko helburuz, datorren larunbatean, maiatzaren 20an, hitzordua jarri du Azpeitian Emakumeen Txirrindularitza Federazioak, udalak lagunduta. Emakumeak Errepidera proiektuaren baitan egingo da irteera eta dagoeneko eman daiteke izena federazioko webgunearen bidez

9:00-09:30ak bitartean elkartuko dira kiroldeagian eta atldearen arabera, bi ibilbide egingo dituzte. Bueltan, aldagelak kiroldegian izango dituzte dutxatzeko. Ondoren bazkaria eta Uxue Otxoare Psikologoaren hitzaldia izango dira Baigera elkartean. 

Leer más
Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena

Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena

Beste urte batez, martxoaren 8an, emakumeei historikoki kendu zaizkien eskubideak lortzeko egindako borroka anitzen esanahia gogora ekarri eta aldarrikatu nahi dugu. Borroka horiek, zalantzarik gabe, emakumeen bizitzako hainbat arlotan aurrerapen handiak lortzen lagundu dute, eta emakumeen elkarteen eta mugimendu feministaren ekarpenik gabe ez ziratekeen posible izango. Norbanakoen, kolektiboen eta erakundeen arteko elkarlana da, nork bere eragin-eremutik abiatuta, indarrak batuz eta estrategiak partekatuz helburu bera izanik jomuga: emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea.

Leer más
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ikastetxeetan lanketa, pilota partiduak eta erakusketa irekiera

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ikastetxeetan lanketa, pilota partiduak eta erakusketa irekiera

Asteazkenean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta egun horren harira, hainbat ekintza izango dira. Hezkidetza Foroak sustatuta herriko ikastetxeetan Indarrak batuz, zaintza elkarbanatu! lemapean pobrezia eta zaintzaren inguruko lanketa eta ekintzak egingo dira. Horretaz gain, Izarraitz Pilotalekuan binakako eta zesta puntako emakumeen pilota partidak izango dira, 2023ko Euskal Herriko Ezker Pareteko Kluben arteko txapelketaren baitako partidako finalak izango dira, 19:30ean hasita. Martxoaren 8an, Fatiha Hajji Baba artistaren erakusketa ere irekiko da. 

Leer más
Eraso matxisten inguruko informazioa eman, kezkak argitu, aholkuak eman eta laguntza eskaintzeko gunea jarriko da Karnabaletan Plaza Txikian

Eraso matxisten inguruko informazioa eman, kezkak argitu, aholkuak eman eta laguntza eskaintzeko gunea jarriko da Karnabaletan Plaza Txikian

Jai karnabalean eta astelehen karnabalean izango da erasorik gabeko gunea plaza txikian. Igandean, 20:00etatik 00:00etara izango da eta astelehenean 21:30etik 02:00etara. Bertan gaian adituak diren pertsonak izango dira erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen.

Leer más
Parekidetasuna eta emakumeen ahalduntzerako ikastaro eta ekintza sorta prest

Parekidetasuna eta emakumeen ahalduntzerako ikastaro eta ekintza sorta prest

Urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra bitartean irekita izango da Jabetze Eskolan zein sentsibilizaziorako tailer eta saioetan izena emateko epea. Jabetze eskolako sei ikastaro; parte hartze, sentsibilizazio eta integraziorako beste 5 ekintza, literatura feminista taldea, Empalabramiento emakumeen ahalduntze proiektua eskainiko dira, besteak beste.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea