wrapper

Oharrak

igualdad Sub

Zerbitzuak

Parte-hartze, sentsibilizazio eta integraziorako ekimenak:

Parekidetasuna bultzatzeko mota anitzetako ekintzak antolatzen ditugu: hitzaldiak, kultur-jarduerak, tailerrak, zine-emanaldiak… Publiko zabalari (emakume zein gizonei) irekita dauden ekimenak dira.

Harrera eta Informazio zerbitzua:

*Emakumeei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa.

*Indarkeria sexista kasuetarako zerbitzuen informazioa.

*Atzerriko ikasketen homologazioaren inguruko informazioa.

Partaidetza sozialerako gunea:

*Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten herriko emakume, gizon eta taldeek biltzeko erabili dezaketen espazioa. Elkarlanerako gunea. Emakumeen proposamenak eta eskaerak jaso, eta beraien partaidetza bizitzako esparru guztietan sustatzeko gunea.

Kontsultarako gunea:

*Liburutegi feminista, publikazio anitzez osatua. Euskarri moduan, beraz, liburuak, koadernoak, aldizkariak, artikuluak… ditugu.

*Berdintasunaren inguruan interneten murgiltzeko baliabidea, zein direktorioa, interneteko atari feminista interesgarri eta baliagarriez osatutako gida batekin.

*Berdintasunaren gaiaren inguruan ikertu nahi duten herritar guztiei irekitako lanerako-gunea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea