wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Mantenu lanetatik haratago, berdeguneen kudeaketa integralerako pausoak ematen hasi da Udala

Mantenu lanetatik haratago, berdeguneen kudeaketa integralerako pausoak ematen hasi da Udala

Herrietako berde guneek berebiziko garrantzia dute. Izatez landatutako azalera urbanoak proportzionalki eraikitako azalerak baino handiagoak beharko lukete, baina, orokorrean, garatutako hirigintza ereduak ibilgailuen mugimenduari eman izan dio garrantzia eta baita instalakuntza sare egokiak izateari ere. Horren ondorio nagusia herrietako berdeguneen azalera eta lurren hedadura mugatzen joatea izan da. Berdeguneek herritarren funtzio estetikoetatik haratago dauden onurak dakartzate; izan ere, pertsona orok behar ditu naturguneek eskaintzen dituzten onurak. Horren jakitun, Azpeitiko Udalak duela zenbait hilabete herriko berdeguneen zaintza lanetik harago, berdeguneen plan integrala egin eta gune horiek bere osostasunean aztertu eta lantzeko bidea hartu zuen, horretarako mahai bat sortuz.

Leer más
Ingurumen hamabostaldiaren baitan, sendabelarren ikastaroa

Ingurumen hamabostaldiaren baitan, sendabelarren ikastaroa

Azpeitiko Udalak Ingurumen Museoarekin elkarlanean antolatutako Ingurumen Hamabostaldia aurrera doa. Hala, pasatu den ostiralean elikadura jasanfarria sustatzeko proposatutako ideia onenaren sari banaketa izan zen. aurten, sari bakarra banatu zen, izan ere DBH eta Batxilergoko ikasleen proposamenik ez da jaso. Lehen Hezkuntzan, aldiz. hiru proiektu aurkeztu ziren eta Karmelo etxegarai Ikastolako  4 D gela izan da garailea 'Dieta osasuntsuak bideratzeko, aholkuak eman ikasleei ikastolatik' proiektuarekin. Proiektuaren egileek Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak emandako Urdaibaira irteera baterako bonoa  jaso zuten. 

Leer más
Abian da, Ingurumen Hamabostaldia

Abian da, Ingurumen Hamabostaldia

Eskola Agenda 21en baitan Azpeitiko Udalak eta Ingurugiro Etxea Museoak Ingurumen Hamabostaldia antolatu dute. Ekainaren 17a bitartean erakusketak, ikastaroak, tailerrak... denetik izango da ingurumenaren aldeko jarrerak sustatzeko asmoz.

Leer más
'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa abian da

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa abian da

Azpeitiko Udalak, herritarren artean iraunkortasunarekiko kontzientzia bultzatzeko eta herri jasangarriago bat lortzeko asmoz Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketaren beste edizio bat antolatu du. Argazkiek gure herriko ingurumen naturala, hiri-ingurunea, garraioa, ura, hondakinak, energia, industria, zarata... erakutsi behar dute, jasangarritasunerako alde positibo eta negatiboak (salaketa argazkia) irudikatuz.

Leer más

Udalak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak hitzarmena sinatu dute, energiaren inguruan elkarlanean aritzeko

energia

Maiatzeko plenoan aho batez onartu zen Usurbilgo Lanbide Eskolaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, eta atzo sinatu zuten, prentsaurrean. Eneko Etxeberria alkateak atzo azaldu zuen, energia Udalaren "erronketako bat" dela. "Bere garaian, azterketa bat egin genuen herriko enplegu nitxoak zein ziren jakiteko, eta 3. adinarirekin batera energia horietako bat", adierazi zuen. Inguruak energiaren inguruan lan, azterketa eta proiektu asko egiteko aukera ematen dituela ere aipatu zuen: "Ibai-eder urtegia dugu, araztegia, zabortegia... eta Udalak energiaren kontsumo efizientea egiteko konpromisoa ere badu". Enplegu berdea deitzen zaion horren aldeko apostua ere berretsi zuen. Bide horretan, Usurbilgo Lanbide Eskolarekin elkarlanean bide berri bat irekitzeko apostua egin dute, eta eskerrak eman eman nahi izan zizkion Oier Aranzabal ikastetxeko zuzendariari.

Leire Goenega Hezkuntza zinegotziak  Usurbilgo Lanbide Eskola energiaren inguruan Euskal Herrian ikastetxe erreferentea dela azpimarratu nahi izan zuen, eta bere hitzetan, "pozgarria da beste hezkuntza zentro batekin ibilbide bat hastea, eta bide emankorra izatea espero dugu".

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea