wrapper

Hirigintza ingurumena sub

"Baratzen udaberria" jardunaldia ospatuko da bihar eta larunbatean

baratzaren udaberria

Udaberrian sartu gara eta urtaro berriarekin batera gure baratzeei etekin handiena ateratzeko garaia heldu da. Azpeitiko Udalak eta Kutxa Ekoguneak 'Baratzaren Udaberria' Jardunaldiak antolatu ditugu. Bertan, liburu aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak... izango dira. Bi egunetan baratzeko lanetarako interesgarri diren teknikak ikasteko izango da tarterik.

Zatoz eta parte hartu!

APIRILAK 17, OSTIRALA

Leer más

Etxeko argindar kontsumoan aurrezteko ekimena abian jarri da

argitu

Etxeetako argindar energia murrizteko tresna abian da jada. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean, Argitu kanpaina aurkeztu dute Azpeitian eta dagoeneko, herritarrek bertan parte hartu ahal dezakete. Aurkezpenean, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, Ainhoa Iraola Ingurumeneko foru zuzendaria, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, kanpainarako aplikazioa sortu duen Enerbyte enpresako Pep Salas, Carmen Garcia Rubiko alkatea eta hango zinegotzi Angel Ruiz Casas izan ziren eta ekimenaren nondik norakoak agertu zituzten. "Kanpainaren helburuak batetik, modu praktikoan energia kontsumoa jaistea eta bestetik, jarrera kritikoa eta arduratsua sustatzea dira eta herritarrak beraiek ohartzea eragile aktiboak direla gai honetan, funtsezko erabakiak har ditzaketela eta, horregatik, konponbidearen parte direla", agertu du Errazkinek.

Leer más

Baserritarren zaborra biltzeko ekarpen guneak eraikitzeko lanak hasi dira

ekarpenguneak

Baserritarrentzat ekarpen guneak egiten ari da Udala, Urola Erdiko Manokomunitateari esker lortutako diru-laguntzarekin. Ekarpen gune hauek hainbat lekutan egongo dira; Aratz Erreka, Urrestilla, Baiolegitxo, Landeta, Loiola eta Oinatz (irudian). Modu honetan, baserrietako zaborrak gune txukunagoetan izatea eta kontrolatuagoa egotea bilatu nahi da, izan ere, txaboletan zabor guztientzako ontziak egongo dira. Txabolak oraindik egiten ari dira baina giltzak, gune bakoitzeko baserritarrei banatuko zaizkie, beraiek bakarrik erabil ditzaten.

Leer más

Argitu, etxeetako energia murrizteko kanpaina aurkeztuko da gaur

argitu


Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean, Argitu kanpaina jarri du abian eta ekimena, gaur, asteartea, aurkeztuko da udaletxeko areto nagusian, 18:30ean. Etxebizitzetan argindarraren kontsumoa murritzen laguntzeko kanpaina da Argitu eta aurkezpenean, Rubiko (Katalunia) udal ordezkari bat ere izango da euren esperientzia azaltzen. Izan ere, herri horretan kontsumoa %18 aurreztea lortu dute. "Energia noiz eta nola kontsumitzen dugun jakinez gero, %18ra arte aurreztu daiteke", agertu dute Gipuzkoako Aldunditik. Horregatik, Azpeitiko Udalak herritarrak gaurko aurkezpenera etortzera eta energia kontsumoan murritzeko aholkuak eta neurriak ezagutzera gonbidatu nahi ditu.

Leer más

Udalak beste hiru urtez kuadeatuko du Ingurugiro Etxea

ingurugiroetxea

Azpeitiko Udalak Ingurugiro Museoa beste 3 urtez kudeatuko du azken Udalbatzan Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena luzatzea erabaki ondoren. Honela, 2015, 2016 eta 2017 urteetan Udala arduratuko da museoa administratzeaz eta kudeaketa hori egiteko, Jaurlaritzak 120.000 euro emango dizkio Udalari urtero, beraz, guztira 360.000 euro jasoko ditu Azpeitiko Udalak. Ingurugiro Museoa 1988an zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan, euskaldunei orokorrean eta bereziki eskoletako neska-mutilei ingurumena ezagutu eta honen arazoez jabetzeko asmoz. Urte guzti hauetan, 300.000 bisitari baino gehiago izan ditu Ingurugiro Museoak. Bestalde, hitzarmenetik at gelditzen bada ere, Eusko Jaurlaritzak Museo kanpoko haur parkea erabat berrituko duela agertu du. Honela, Izarraitzen oinarritutako parke naturala egingo da eta irudi nagusi bezala, saguzarra izango du. Lan hauek 2015 urtean zehar egingo dira.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea