- ARDURADUN POLITIKOA
Joanes Amenabar (Ingurumena)
Nagore Alkorta (Hirigintza) - ARDURADUN TEKNIKOA
Izaskun Zeziaga (Ingurumena)
Arturo Rivas (Hirigintza) - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
Ingurumena: 943 15 70 70
Hirigintza: 943 15 71 91 - POSTA ELEKTRONIKOA
ingurumena@azpeitia.eus
hirigintza@azpeitia.eus
- 26/10/2015
Euskal ondare naturalaz sentsibilizatzeko helburu izango duen parke berria itxura hartzen hasi da Ingurugiro Etxea Museoan
Ingurugiro Etxea Museoak parke berria izango du. Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean "Xaguxatar" izeneko proiektu berriaren lanak hasi dituzte dagoeneko eta dagoeneko, itxura hartzen hasia da. Euskal ondare naturalaz sentsibilizatzeko helburu izango duen gune berriak, saguzarra izango du irudi bezala eta 1.800 metro karratuko azalera izango du, 6 gune desberdinetan banatuta;
Leer más- 16/10/2015
Karakoleko edukiontziak mugituta eta nahastuta agertu izana salatu nahi du Udalak
Olazko Andra Mariaren plazako Karakola bezala ezagutzen den guneko edukiontziak mugituta eta nahastuta agertu ziren pasa den igande goizean. Azpeitiko Udalak gertaera salatu nahi du eta edukiontzien erabilera zuzena eta arduraz jokatzeko deia luzatu nahi die herritarrei, izan ere, gure herriko txokoak eta ingurumena zaintzea guztion ardura da. Horregatik, arduraz eta gizalegez jokatzeko eskatzen zaie azpeitiarrei.
Leer más- 11/09/2015
Bi kontainer bete dira ibaitik bildutako hondakinekin
Azpeitiko Udalak, herriko ikastetxeekin eta Baigera jubilatuen elkartearekin elkarlanean antolatutako ibai garbiketa izan da gaur eta guztira, bi kontainer bete dira Urola ibaitik jasotako hondakinekin. Guztira 200 herritar baino gehiagok hartu dute parte ekimenean eta guztiei eskerrak eman nahi zaizkie. "Garbiketa urtero egiten dugun arren, hondakin asko biltzen jarraitzen dugu. Aurten beste bi edukiontzi haundi bete dira.Horregatik, herritarrei arduraz jokatzea eskatu nahi diegu, eta ahalik eta hondakin gutxien sortzeko bidea prebentzioa dela gogoratu", agertu du Ainhoa Beristain zinegotziak. Hemen, gaurko ekimeneko argazki guztiak.
Leer más- 09/09/2015
Azpeitiko 200 haur eta gazte inguruk Urola ibaia garbituko dute ostiralean
Azpeitiko Udalak Urola ibaiaren garbiketa antolatu du ostiral honetarako elkarlanean herriko ikastetxeekin. Ikasberri, Iraurgi eta Urola ikastetxeek bat egin dute ekimenarekin eta modu honetan, 200 haur eta gazte baino gehiagok hartuko dute parte eta hauek, Baigera jubilatuen elkarteko kideen laguntza izango dute. Guztiak 9:00etan bilduko dira plazan, taldeetan banatu eta eskularruak emateko. Talde bakoitzak, ibai zati bat garbituko du. Urola ibai sei gunetan banatuko da;
Leer más- 16/06/2015
Azpeitia-Beizama autobus lineako erabiltzaileekin bilera egingo da bihar, asteazkena
Azpeitiko Udala Azpeitia-Beizama autobus lineako erabiltzaileekin bilduko da bihar, asteazkena. Hitzordua 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian eta bertan, zerbitzuarekin egon daitezkeen arazoak edota zalantzak argitu ahal izango dira. Interesa duen edonork parte har dezake bileran.
Leer más