Gaur, azaroak 30, itxi ditu Lapatxeko zabortegiak ateak. Gehiago ez da errefuxarik jasoko Lapatxen. Eta bihartik aurrera, zabortegia behin betiko ixteko beharrezko diren tramite, seilatze eta bestelako neurriak hartzen hasteko garaia irekiko dela adierazi dute gaur arratsean Lapatxen bertan egindako prentsaurrekoan Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Xebero Agirretxe Errezilgo alkateak, Erramun Goikoetxea Bidania-Goiazko alkateak eta Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari eta Azpeitiko Udaleko alkaterodeak. "Lapatxeko inguru guzti honek urte luzeak beharko baditu ere bere onera etorri eta bestelako itxura bat izateko, horretarako neurriak hartzen hasteko arora heldu gara, eta horri helduko diogu gogoz. Inguru honek bestelako itxura izan dezan egingo dugu lan datozen hilabete eta urteetan", adierazi du Bereziartuak.
- ARDURADUN POLITIKOA
Joanes Amenabar (Ingurumena)
Nagore Alkorta (Hirigintza) - ARDURADUN TEKNIKOA
Izaskun Zeziaga (Ingurumena)
Arturo Rivas (Hirigintza) - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
Ingurumena: 943 15 70 70
Hirigintza: 943 15 71 91 - POSTA ELEKTRONIKOA
ingurumena@azpeitia.eus
hirigintza@azpeitia.eus
Lapatx itxita inguruan eragindako kaltea zuzentzen hasteko ordua da
- 30/11/2016