wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Azpeitiko Udalak Ingurumen Museoarekin elkarlanean antolatutako Ingurumen Hamabostaldia aurrera doa. Hala, pasatu den ostiralean elikadura jasanfarria sustatzeko proposatutako ideia onenaren sari banaketa izan zen. aurten, sari bakarra banatu zen, izan ere DBH eta Batxilergoko ikasleen proposamenik ez da jaso. Lehen Hezkuntzan, aldiz. hiru proiektu aurkeztu ziren eta Karmelo etxegarai Ikastolako  4 D gela izan da garailea 'Dieta osasuntsuak bideratzeko, aholkuak eman ikasleei ikastolatik' proiektuarekin. Proiektuaren egileek Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak emandako Urdaibaira irteera baterako bonoa  jaso zuten. 

Zapatuan, sendabelarren tailerra

Hamabostaldiari jarraipena emateko, zapatuan, ekainaren 11n, sendabelarren erabilerak familian ezagutzeko tailerra egingo da. Plazak mugatuak dira, eta parte hartu nahi dutenek, aurrez izena ematea komeni da.

SENDABELARREN ERABILERAK FAMILIAN EZAGUTZEN

Tailerra: Ukendua, perfumea eta olioa egingo dira

10:00etaik 12:00etara

Izena emateko: 943 81 24 48

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea