wrapper

Hirigintza ingurumena sub

energia

Maiatzeko plenoan aho batez onartu zen Usurbilgo Lanbide Eskolaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, eta atzo sinatu zuten, prentsaurrean. Eneko Etxeberria alkateak atzo azaldu zuen, energia Udalaren "erronketako bat" dela. "Bere garaian, azterketa bat egin genuen herriko enplegu nitxoak zein ziren jakiteko, eta 3. adinarirekin batera energia horietako bat", adierazi zuen. Inguruak energiaren inguruan lan, azterketa eta proiektu asko egiteko aukera ematen dituela ere aipatu zuen: "Ibai-eder urtegia dugu, araztegia, zabortegia... eta Udalak energiaren kontsumo efizientea egiteko konpromisoa ere badu". Enplegu berdea deitzen zaion horren aldeko apostua ere berretsi zuen. Bide horretan, Usurbilgo Lanbide Eskolarekin elkarlanean bide berri bat irekitzeko apostua egin dute, eta eskerrak eman eman nahi izan zizkion Oier Aranzabal ikastetxeko zuzendariari.

Leire Goenega Hezkuntza zinegotziak  Usurbilgo Lanbide Eskola energiaren inguruan Euskal Herrian ikastetxe erreferentea dela azpimarratu nahi izan zuen, eta bere hitzetan, "pozgarria da beste hezkuntza zentro batekin ibilbide bat hastea, eta bide emankorra izatea espero dugu".

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea