wrapper

Hirigintza ingurumena sub

 

kotxe elektrikoa


 

Azpeitiko Udalak bestelako energia eredu baten aldeko apustua eginda du. Hala, Energia Plana osatu zuen eta energiaren kontsumo arduratsuago eta jasangarriago baten aldeko apustua egina du. Hala, azken hilabeteotan zenbait neurri hartu ditu. Horren adierazle da, pasa den astean jakitera eman zen, iaz Udalaren energia kontsumoaren %3,1a jaistea.

Enegiaren kontsumoa gutxitu eta etorkizun jasangarriago bat eskaintzeko helburu horrekin beste pauso bat gehiago eman du Udalak gaur. Udaltzaingorako kotxe berria erosi beharra izan da, eta kotxe elektrikoaren aldeko apustua egin du: "Kotxe elektrikoa erostearen alde egin dugu, horrelako kotxeak gasolinarik ez gastatzeaz gain, CO2 isuriak nabarmen gutxiago isurtzen dituztelako airera", azaldu du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Atzo jarri zuten Plaza Txikian, Udaltzaingoaren aurrean kotxea kargatzeko postea, eta gaur eguerditik martxan da kotxea bera. "Lehenengo kotxe batekin egingo dugu proba, baina honek ongi funtzionatzen badu, etorkizunean ere auto elektrikoen aldeko apustua egingo du Udalak", jarraitu du Bereziartuak. Baina ez da bere horretan gelditzen apustua: "Etorkizunean, erabat burujabe den auto elektrikoa izatea nahi dugu. Hau da, eguzki plaka bidez energia geuk sortu eta horrela autoak bere egunerokoa egitea lortzea dugu helburu", adierazi du.

Autoaren kostua, 13.500 eurotakoa izan da.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea