Gipuzkoako Aldundiak eta Azpeitiko Udalak Urrestillarako bidegorriaren ibilbidea zehaztu dute. Honela, bidea 1.550 metro luze eta 3 metro zabal izango da, eta zatirik handienean GI-2135 errepidearen ertzean egingo da; errepidea behin gurutzatuko du, eta Ibaieder erreka, berriz, bitan. Ibilbideari dagokionez, Arretxe baserriaren aurrean hasiko da, gaur egun espaloia amaitzen den gunean. Bizikleta bidea ahalik eta zabalena izatea lortzeko, GI-2635 errepidearen marrak apur bat aldatuko dira tarte honetan. Hala ere, lehenengo 90 metrotan, 3 metro baino estuago izango da, errekaren eremuak errespetatu behar izan baitira. Ondoren, bizikleta eta oinezkoentzako bideak aurrera jarraituko du errepidearen ondotik, Kimubat enpresaren aparkalekuan barrena, eta Malkorra etxebizitzara iristeko bidea gurutzatu eta gero, 230 metrotan bidegorria errepidearen ondotik djoango da. Azken tarte hau, lubeta baten gainean eraikiko da.
- ARDURADUN POLITIKOA
Joanes Amenabar (Ingurumena)
Nagore Alkorta (Hirigintza) - ARDURADUN TEKNIKOA
Izaskun Zeziaga (Ingurumena)
Arturo Rivas (Hirigintza) - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
Ingurumena: 943 15 70 70
Hirigintza: 943 15 71 91 - POSTA ELEKTRONIKOA
ingurumena@azpeitia.eus
hirigintza@azpeitia.eus
Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriaren ibilbidea zehaztu da
- 22/05/2015