wrapper

Hirigintza ingurumena sub

argitu

Etxeetako argindar energia murrizteko tresna abian da jada. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean, Argitu kanpaina aurkeztu dute Azpeitian eta dagoeneko, herritarrek bertan parte hartu ahal dezakete. Aurkezpenean, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, Ainhoa Iraola Ingurumeneko foru zuzendaria, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, kanpainarako aplikazioa sortu duen Enerbyte enpresako Pep Salas, Carmen Garcia Rubiko alkatea eta hango zinegotzi Angel Ruiz Casas izan ziren eta ekimenaren nondik norakoak agertu zituzten. "Kanpainaren helburuak batetik, modu praktikoan energia kontsumoa jaistea eta bestetik, jarrera kritikoa eta arduratsua sustatzea dira eta herritarrak beraiek ohartzea eragile aktiboak direla gai honetan, funtsezko erabakiak har ditzaketela eta, horregatik, konponbidearen parte direla", agertu du Errazkinek.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea