wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Nepalgo haurrei laguntzeko lasterketa solidarioa egingo da igande honetan Sanjuandegin

Krosnepal

Nepalen jasandako lurrikarak utzitako egoera larriak kezkatuta, Azpeitiko Udala herriko hainbat eragilekin elkarlanean, Xj Auzolanean, XEYE atletismo taldea, herriko kooperazio talde ezberdinak, eta Child Bright, Nepaleko haurren aldeko kros solidarioa antolatu dute. Lasterketa igandean, ekainak 14, izango da Sanjuandegiko kaleetan zehar eta 2001etik aurrera jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute bertan (0-8 urte bitarteko haurrek heldu baten laguntzarekin). Alebin eta infantil mailako korrikalarientzat bakarrik egongo dira sariak eta ekimen solidarioa izanik, parte-hartzea borondatezkoa izango, bildutako diru guztia Nepalgo haurrei bideratuko zaie Child Bright erakundearen bitartez. Izene-ematea ostegunean edo igandean bertan egin ahalko da; bihar osteguna 18:00etatik 20:00etara Sanjuandegiko auzo-lokalean (igerilekuko eraikinean) eta igandean, berriz, 09:15etik aurrera, Jose Antonio Agirre plazan

Leer más

Lan ituna sinatu du San Martin egoitzak

sanmartinlan

Azpeitiko San Martin egoitzak lan ituna sinatu du. Gaur goizean sinatu dute akordioa Eneko Etxeberria San Martin egoitza fundazioako lehendakariak eta egoitzako langileen ordezkariek. Hitzarmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena ontzat ematen du, langileen lan baldintzen hobekuntzarako hainbat neurrirekin.

Leer más

Azpeitiko Udalak 5.000 euro bideratuko ditu Nepalen izandako lurrikaran kaltetuei laguntzeko

Azpeitiko Udalak 5.000 euro bideratuko ditu orain gutxi Nepalen izandako lurrikaran kaltetuei laguntza emateko. Leire Etxaniz Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak agertu duenez, Azpeitiko Udalak bere aurrekontuaren %0,7a garapen bidean dauden herrialdeetara eta nazioarteko lankidetzara bideratzeko duen egitasmoaren baitan hainbat urtetan herriko Chil Bright Fundazioari laguntzak eman dizkio Nepalgo umezurztegien proiektuak laguntzeko. "Orain, egungo hondamendia ikusirik, fundazioak laguntza eskatu dio Udalari eta Nepalgo egoera berezia eta dagoen beharra ikusirik, Azpeitiko Udalak 5.000 euro bideratzea erabaki du".

Leer más

Helduen opor programan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu da

2015-2016 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok eta eskaerak ekainak 5 bitartean egin daitezke dagoeneko. Egon daitezkeen plaza hutsak betetzeko asmoz, ekainaren 6an berriro zabalduko da izen-emate epea eta abenduaren 1 bitartean egongo da zabalik. Iazko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak badituelako. Gainontzekoek, bi bide dituzte eskaerak egiteko; alde batetik, internet bidez, https://sede.imserso.gob.es helbidean eta bestetik, berriz, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 08:30etik 14:00etara bitartean.

Leer más

Gizarte laguntzen informazioarekin eta herriko egoera sozialaren egoera agertuz estreinatu da Sanjuandegiko auzo elkarte berria

xjauzolokal

Atzo, asteazkena, Sanjuandegiko auzo elkarte berria lehenbizikoz zabaldu zen. Elkar-ekin eta XJ Auzolanean eragileek antolatuta, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako teknikaria Edurne Zubia bertan izan ziren herritarrei gizarte laguntzen inguruko informazioa eman eta pobreziaren inguruko diagnostikoak emandako emaitzak aurkezteko. Igerilekuko instalazioetan aurkitzen den lokala herritarrez bete zen informazioa jaso eta egon daitezkeen dudak argitzeko asmoz.

Leer más