wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Izena eman daiteke “Hiri hondakin eta hondakin industrialen kudeaketa” ikastaroan

Azpeitiko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, "Hiri hondakin eta hondakin industrialen kudeaketa" ikastaroa antolatu du. Ikastaroa urriaren 22an hasiko da eta otsailaren 18an amaitu eta goizeko ordutegia izango du, 09:00etatik 13:15era. Behin saioak amaituta, sektoreko enpresetan praktikak ahalbidetuko dira eta ikasleak, SEAG0108 Profesionaltasun Ziurtagiria lortuko du. Dagoeneko izena eman daiteke, urriaren 7ra arte, eta horretarako, Lanbideko bulegora joan behar da edo web orrira sartu.

Leer más

Azpeitia babes herria izango da Siriako errefuxiatuentzat

Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herria izango da Azpeitia. Horrela erabaki zuen Udalbatzak, aho batez, atzo egindako bilkuran. Siriako eta gerrako errefuxiatuei laguntzeko pausoak aztertu ondoren, Azpeitiko Udala Euskal Herriko beste udal eta erakundeekin harremanetan jarri da modu koordinatuan lan egiteko."Azpeitiko Udalak eman nahi duen laguntza erreala izan dadin nahi dugu. Gure herria bakarrik alferrik ari dela badakigu, eta beste erekundeekin lan egin eta adostasun zabalak lortu beharko ditugu", agertu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Era berean, herritarrekin bilera irekia antolatuko du datozen egunetan, babes herri gisa zer egin eta nola jokatu aztertu eta ekarpenak jasotzeko.

Hona hemen atzoko Udalbatzak onartutako adierazpen instituzionala;

Leer más

Etxez etxeko laguntza osatua emango du Udalak, gaueko zerbitzua eskainiz

etxezetxeosatua

Mendekotasuna duten pertsonei ahalik eta zerbitzu osatuena eskaintzeko asmoz, Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Berritzen agentziak elkarlanean garatuta, etxez etxeko zerbitzua gauez ere emango da abuztuaren 2tik aurrera. "Esperientzia pilotua da. Zerbitzua osotasunean eskaini behar dugu, menpekotasuna duenaren eta bere familiaren beharrak kontutan hartuz. Honela, igande gauetik hasi eta larunbat goizaldera arte, langileak etxez etxe pasatuko dira, laguntza behar duen pertsona nola dagoen ikustera, eta sor daiteken beharretan laguntzera", agertu du Gizarte Zerbitzuetako teknikari den Edurne Zubiak. Zerbitzua hamar bat herritarrekin abiatuko da baina parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete oraindik ere, eta udaletxean egin behar da eskaria. Hilean 50 euro ordaindu beharko da.

Leer más

Lan mundurako formatuz

formazioa15

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailak antolatuta, 15 herritarrek Etxez etxeko laguntza eta Mendeko pertsonei gizarte-erakundeeetan gizarte eta osasun-arreta ematea, eta elikagaien manipulatzailearen ikastaroak egin dituzte. Lanbide eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eskainitako ikastaroa 2014ko azaroan hasi zen eta ekainean bukatu, eta honela, Ainhoa Beristain zinegotziaren eskutik ziurtagiriak jaso zituzten. Udal ordezkariek ikastaroaren balorazio "oso positiboa" egin dute eta formakuntza honek lan munduan duen irteera aukera ikusita, datorren udazkenean berriro antolatuko dela aurreratu dute. Ikastaroan parte hartu ahal izateko izen-emate epea udazkenean bertan zabalduko da.

Leer más

Nepalgo haurrei laguntzeko lasterketa solidarioa egingo da igande honetan Sanjuandegin

Krosnepal

Nepalen jasandako lurrikarak utzitako egoera larriak kezkatuta, Azpeitiko Udala herriko hainbat eragilekin elkarlanean, Xj Auzolanean, XEYE atletismo taldea, herriko kooperazio talde ezberdinak, eta Child Bright, Nepaleko haurren aldeko kros solidarioa antolatu dute. Lasterketa igandean, ekainak 14, izango da Sanjuandegiko kaleetan zehar eta 2001etik aurrera jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute bertan (0-8 urte bitarteko haurrek heldu baten laguntzarekin). Alebin eta infantil mailako korrikalarientzat bakarrik egongo dira sariak eta ekimen solidarioa izanik, parte-hartzea borondatezkoa izango, bildutako diru guztia Nepalgo haurrei bideratuko zaie Child Bright erakundearen bitartez. Izene-ematea ostegunean edo igandean bertan egin ahalko da; bihar osteguna 18:00etatik 20:00etara Sanjuandegiko auzo-lokalean (igerilekuko eraikinean) eta igandean, berriz, 09:15etik aurrera, Jose Antonio Agirre plazan

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea