- ARDURADUN POLITIKOA
Leire Goenaga Uzkudun - ARDURADUN TEKNIKOA
Edurne Zubia - HELBIDEA
1766ko Matxinada kalea 3-4 (behea) - TELEFONOA
943 15 71 92 - POSTA ELEKTRONIKOA
gizarte@azpeitia.eus
- 01/04/2015
Herriko informazioa eta zerbitzuak biltzen dituen harrera gida argitaratu da
Azpeitira iritsi eta erroldatzen diren etorkinei zuzenduriko harrera gida argitaratu du Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker kaleratutako liburuxka, bost hizkuntzatan kaleratu da: euskaraz, gazteleraz, ingelesez, urdueraz eta arabiarrez."Gizarte Zerbitzuen saileko protokoloarekin dago lotuta gida. Azpeitira iristen diren etorkinek Azpeitiaz gutxi dakitela detektatu dugu. Horregatik, herrira iristen den eta Azpeitian erroldatzen diren pertsona guztiei emango diote liburuxka, herriaren berri izan dezan. Joan-etorrian ibiltzen da jendea, aldaketak izaten dira, eta herritar berri horiekin jarrera positiboa izan behar dugu", azaldu du Eneko Etxeberria alkateak. Leer más- 25/03/2015
Azpeitiarren %5a pobrezia egoera aurkitzen da
Azpeitiarrek dituzten benetako beharrei erantzun egokia emateko, beharrezkoa da errealitatea ezagutzea. Gainera, Mahai Sozialak diagnostiko baten beharra agertu zuen eta horren aurrean, Azpeitiko Udalak pobrezia ikerketa egin zuen. Emaitzak jakin berri dira, eta SIIS dokumentazio eta ikerketa zentroaren laguntzarekin egindako txostena garbia izan da; azpeitiarren %5a pobrezia egoeran bizi da eta %15a, berriz, pobrezia arriskuan. "Guretzat oso garrantzitsua da diagnostikoa edukitzea, datu eta egoera erreala jakitea, gero estrategiak martxan jarri eta tresnak bideratzeko aukera izango dugulako", esan du Eneko Etxeberria alkateak. Leer más- 23/03/2015
Azpeitiko pobrezia mailaren ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira gaur
Pobrezia eta gizarte bazterketari aurre egiteko neurri eraginkorrak abian jartzeko, beharrezkoa da jakitea herriko egoera erreala, datu errealak. Modu honetan, Azpeitiko pobrezia ezagutzeko diagnostikoa egin du Udala, Donostiako SIIS dokumentazio eta ikerketa zentroaren laguntzarekin. Eta ikerketan lortutako emaitzak, jendaurrean aurkeztuko dira gaur, astelehena, 18:00etan Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udalak herritarrak bertaratu eta ikerketaren emaitzak ezagutzera gonbidatu nahi ditu. Leer más- 27/01/2015
Geriatria laguntzaileko titulazio ofiziala lortzeko ikastaroa antolatu du Udalak
Herritarren formazioaren aldeko apustuarekin jarraitzeko du Azpeitiko Udalak. Horrela, Hobetu programaren bidez, geriatriako laguntzaile titulazio ofiziala lortzeko ikastaroa antolatu da. Ikastaro honi esker, geriatria laguntzaile diren, baino titulazio ofizialik ez duten herritarrrek diploma ofiziala lortzeko aukera eskaintzen zaie, lanerako aukerak biderkatuz. Interesatuek urtarrilak 30 bitartean eman behar dute izena Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eta beharrezkoa izango da NAN (Espainiako Nortasun Agiria) eta duten titulazioa aurkeztea. Leer más- 12/01/2015