- ARDURADUN POLITIKOA
Leire Goenaga Uzkudun - ARDURADUN TEKNIKOA
Edurne Zubia - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
943 15 71 92 - POSTA ELEKTRONIKOA
gizarte@azpeitia.eus

- 30/04/2015
Gizarte laguntzen informazioarekin eta herriko egoera sozialaren egoera agertuz estreinatu da Sanjuandegiko auzo elkarte berria
Atzo, asteazkena, Sanjuandegiko auzo elkarte berria lehenbizikoz zabaldu zen. Elkar-ekin eta XJ Auzolanean eragileek antolatuta, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako teknikaria Edurne Zubia bertan izan ziren herritarrei gizarte laguntzen inguruko informazioa eman eta pobreziaren inguruko diagnostikoak emandako emaitzak aurkezteko. Igerilekuko instalazioetan aurkitzen den lokala herritarrez bete zen informazioa jaso eta egon daitezkeen dudak argitzeko asmoz. Leer más
- 30/04/2015
Haurrekin herriotzaz eta doluaz hitz egiteko tailerra antolatu da
Azpeitiko Udal Gizarte Zerbitzu sailak "BIZITZEN JAKITEA, HERIOTZAREKIN BIZITZEN IKASTEA DA" tailerra antolatu du. Hiru saio izango dira guztira, maiatzaren 12, 19 eta 26an. Guraso tailerren baitan antolatu bada ere, herritar guztientzat zabalduta dago eta parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 7 baino lehen eman behar dute izena Gizarte Zerbitzuak sailean edota 943 15 71 92 telefono zenbakian. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, ezin dutenek ordaindu ordea, beka sistema eska dezakete. Leer más
- 29/04/2015
Mikel Garmendiak 100 urte bete ditu
Mikel Garmendia Olaziregik 100 urte bete ditu eta familia eta San Martin egoitzako egoiliarrekin ospatu du data berezia. Eneko Etxeberria alkatea ere egoitzara gerturatu zen apirilaren 23an, Begoña Garmendia, Mikelen alaba eta Beizamako alkatearekin batera, Garmendia zoriondu eta oroigarriak emateko. Garmendia Donostiarra da jaiotzez, Ordizian bizi izan zen urte luzez eta gaur egun, Azpeitiko San Martin egoitzan dago. Mikel Itxarkundia batailoiko gudari izan zen eta heriotzara zigortu zuten frankistek, hala ere, alde eegite lortu zuen. Zorionak Mikel! Leer más
- 23/04/2015
Azpeitiko Udalak lankidetza soziosanitarioko protokoloa sinatu du mendekotasun egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko
Azpeitiko Udalak koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa sinatu du, esparru soziosanitarioan koordinatzean sortzen diren egoerak arautzeko helburuarekin; eta beti ere, herritarren eskubideak bermatze aldera. Modu honetan, lehen mailako arreta soziosanitarioaren garapenean urrats bat ematea lortu da, izan ere, protokoloaren helburu nagusia mendekotasun egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen arreta hobetzea eta haien premiei erantzun integrala ematea da. Eta horretarako, kasuak detektatu eta atenditzeko orduan, profesionalen arteko koordinazio eta lanketa egokiak finkatu eta hedatzea bilatzen da. Leer más
- 09/04/2015