wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Lan mundurako formatuz

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailak antolatuta, 15 herritarrek Etxez etxeko laguntza eta Mendeko pertsonei gizarte-erakundeeetan gizarte eta osasun-arreta ematea, eta elikagaien manipulatzailearen ikastaroak egin dituzte. Lanbide eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eskainitako ikastaroa 2014ko azaroan hasi zen eta ekainean bukatu, eta honela, Ainhoa Beristain zinegotziaren eskutik ziurtagiriak jaso zituzten. Udal ordezkariek ikastaroaren balorazio "oso positiboa" egin dute eta formakuntza honek lan munduan duen irteera aukera ikusita, datorren udazkenean berriro antolatuko dela aurreratu dute. Ikastaroan parte hartu ahal izateko izen-emate epea udazkenean bertan zabalduko da. Leer más

Nepalgo haurrei laguntzeko lasterketa solidarioa egingo da igande honetan Sanjuandegin

Nepalen jasandako lurrikarak utzitako egoera larriak kezkatuta, Azpeitiko Udala herriko hainbat eragilekin elkarlanean, Xj Auzolanean, XEYE atletismo taldea, herriko kooperazio talde ezberdinak, eta Child Bright, Nepaleko haurren aldeko kros solidarioa antolatu dute. Lasterketa igandean, ekainak 14, izango da Sanjuandegiko kaleetan zehar eta 2001etik aurrera jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute bertan (0-8 urte bitarteko haurrek heldu baten laguntzarekin). Alebin eta infantil mailako korrikalarientzat bakarrik egongo dira sariak eta ekimen solidarioa izanik, parte-hartzea borondatezkoa izango, bildutako diru guztia Nepalgo haurrei bideratuko zaie Child Bright erakundearen bitartez. Izene-ematea ostegunean edo igandean bertan egin ahalko da; bihar osteguna 18:00etatik 20:00etara Sanjuandegiko auzo-lokalean (igerilekuko eraikinean) eta igandean, berriz, 09:15etik aurrera, Jose Antonio Agirre plazan Leer más

Lan ituna sinatu du San Martin egoitzak

Azpeitiko San Martin egoitzak lan ituna sinatu du. Gaur goizean sinatu dute akordioa Eneko Etxeberria San Martin egoitza fundazioako lehendakariak eta egoitzako langileen ordezkariek. Hitzarmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena ontzat ematen du, langileen lan baldintzen hobekuntzarako hainbat neurrirekin. Leer más

Azpeitiko Udalak 5.000 euro bideratuko ditu Nepalen izandako lurrikaran kaltetuei laguntzeko

Azpeitiko Udalak 5.000 euro bideratuko ditu orain gutxi Nepalen izandako lurrikaran kaltetuei laguntza emateko. Leire Etxaniz Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak agertu duenez, Azpeitiko Udalak bere aurrekontuaren %0,7a garapen bidean dauden herrialdeetara eta nazioarteko lankidetzara bideratzeko duen egitasmoaren baitan hainbat urtetan herriko Chil Bright Fundazioari laguntzak eman dizkio Nepalgo umezurztegien proiektuak laguntzeko. "Orain, egungo hondamendia ikusirik, fundazioak laguntza eskatu dio Udalari eta Nepalgo egoera berezia eta dagoen beharra ikusirik, Azpeitiko Udalak 5.000 euro bideratzea erabaki du". Leer más

Helduen opor programan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu da

2015-2016 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok eta eskaerak ekainak 5 bitartean egin daitezke dagoeneko. Egon daitezkeen plaza hutsak betetzeko asmoz, ekainaren 6an berriro zabalduko da izen-emate epea eta abenduaren 1 bitartean egongo da zabalik. Iazko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak badituelako. Gainontzekoek, bi bide dituzte eskaerak egiteko; alde batetik, internet bidez, https://sede.imserso.gob.es helbidean eta bestetik, berriz, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 08:30etik 14:00etara bitartean. Leer más