wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Siriako errefuxiatuez hitz egiteko bilera azaroaren 11an egingo da

Azaroaren 11an, asteazkena, egingo da Siriako errefuxiatuez hitz egiteko bilera irekia. CEAR Euskadi taldeko lehendakari eta zuzendariarekin batera, Azpeitiko Udaleko arduradunak izango dira bertan, eta errefuxiatuen inguruko egoera eta legedia azaltzeaz gain, herritarrek nola lagundu dezaketen aztertuko da. Udalak iraileko udalbatzan onartu zuen Azpeitia Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herri izatea. Honela, bilera 19.00etan izango da Baigerako aretoan eta Udalak, azpeitiarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu. Leer más

Seme-alabei nola lagundu eta drogen kontsumo arduratsuaz hitz egingo dute Guraso Eskolen baitan

Gizarte Zerbitzuak sailak bi saio antolatu ditu Guraso Eskolen baitan. Batetik, 12 eta 16 urte bitarteko gazteen gurasoei bideratuta, "Seme-alabekin alkohola eta drogen kontsumo arduratsuan hezitzen" ikastaroa eta bestetik, 17 eta 22 urteko gazteen gurasoentzat, "Guraso noiz arte? Nola lagundu seme-alabei, jada gazte-helduak izanik" ikastaroa. Bi ikastaroek 4 saio izango dituzte, azaroan eta abenduan zehar, eta izen-ematea azaroaren 6an, ostiralean, amaitzen da. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko dute, edo 943 157192 telefonora deitu. Prezioa 10 eurokoa da baina ordaindu ezin dutenentzat, bekako diru-laguntza bideratuko du Udalak. Leer más

Azaroaren 4ean Siriako errefuxiatuez egin behar zen bilera atzeratu egin da

Azpeitiko Udalak, Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herri izatea onartu zuen iraileko udalbatzan. Siriako eta gerrako errefuxiatuei laguntzeko pausoak aztertu ondoren, Euskal Herriko beste udal eta erakundeekin harremanetan jarri zen Udala modu koordinatuan lan egiteko eta herritarrekin bilera egitea adostu zen. Bilera hori azaroaren 4ean egitea aurreikusten bazen ere, atzeratu egingo da. Izan ere, errefuxiatuen gaia Gipuzkoan koordinatzen ari ziren eragileak aldatu egin dira, orain arte Gurutze Gorria ari zen arduratzen baina orain, errefuxiatuen laguntzarako CEAR elkartea da arduraduna. Udalak CEAR elkartearekin zehaztu behar du data berria, eta behin konkreatutakoan, azpeitiarrei jakinaraziko zaie. Leer más

Behar gehien dutenei zuzendutako arropa bankua abian jarri dute elkarlanean, Udalak eta Elkar-ekin taldeak

Azpeitiarren ongizatea bermatzea da Azpeitiko Udalaren lehentasuna. Are gehiago, behar larria duten azpeitiarren ongizatea. Horregatik, behar gehien dutenei zuzendutako arropa bankua abian jarri du Udalak, Elkar-ekin taldearekin elkarlanean. Arropa bankuaren zerbitzua Soreasuko Elkargunean eskaintzen da eta herriko 170 herritar eta familiari banatuko dizkiete arropak dohain, aurrerantzean. "Udalaren helburua herritar guztiek gutxieneko baliabide eta eskubideak bermatuta izatea da. Herritarren ekimenez sortutako proiektua da hau, eta azpeitiarrek, beste behin, erakutsi dute elkartasunaren eta justizia sozialaren defentsan lana egiteko prestutasuna dutela. Hori balio garrantzitsua da guretzat, eta halako pertsonekin lan egitea plazerra da guretzat", agertu du Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu den Ainhoa Beristainek. Leer más

Boluntariotza lana kudeatzen jakiteko ikastaroa antolatu du Udalak

Herritarren formakuntzaren apustuarekin jarraituz, Azpeitiko Udalak boluntarioei zuzendutako ikastaroa antolatu du. "Jakin badakigu boluntario lana oso garrantzitsua dela, eta herrian pertsona ugari daudela lan hauetan. Lana, nahiz eta gogoz egin, konplexua da, izan ere zaila da arlo honetan sortzen diren zenbait gai kudeatzea. Horregatik, Gizarte Zerbitzuak sailak formazioa eskaintzea funtsezkoa ikusi du eta ikastaroa antolatu du", agertu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuak saileko zinegotziak. Ikastaroko saioak azaroaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an izango dira 09:30etik 11:30era bitartean eta saio horietan, honako gai hauek landuko dira; Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea