wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

68 lagunek jaso dute etxebizitzak alokatzeko laguntza

Azpeitiko Udalak 68 herritarri eman die etxebizitza alokatzeko diru-laguntza 2015ean. Horietatik 52, 18 eta 35 urte bitarteko herritarrak dira; 8, bananduak; eta beste 8, 70 urtetik gorakoak. 2014an jarri zuen abian Udalak laguntza berezi hori, etxebizitza politika berriak garatzeko asmoz, eta bi urteotan 115 herritarrek jaso dute dagoeneko. Laguntzen helburuak Agustin Lizarralde zinegotziak azaldu ditu: "Alokairua ordaintzeko arazoak dituzten herritarrei laguntza eskaintzea, herriko etxe hutsak merkaturatu eta alokairua sustatzea eta Alde zaharra biziberritzeko saiakeran beste pauso bat ematea, gune horretan errentan hartzen diren etxeek laguntza handiagoa jasotzen baitute". Leer más

Imsersoren termalismo programan parte hartzeko izena eman daiteke

Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietan parte hartzeko lehentasuna izatekourtarrilaren 11 baino lehen eman behar da izena. Azken urteotan bezala, jubilatu eta pentsiodunek 'Gizarte-Termalismoa' programaz gozatzeko aukera dute. Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Leer más

Azpeitiko Udalak 5.000 euroko laguntza eman du Saharan izandako uholdeetako kaltetuei laguntzeko

Azpeitiko Udalarentzat ezinbestekoa da behar gehien dutenei laguntzea. Mundu justuago batean sinesten du eta zentzu horretan, gutxien dutenen edota gehien sufritzen dutenei laguntzea beharrezkoa ikusten du. Hala, Udalak 5.000 euro bideratuko ditu urrian Sahara Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduan izandako uholdeetako kaltetuei laguntza emateko. "Hondamendia, egoera berezia eta dagoen beharra ikusirik, Azpeitiko Udalak 5.000 euro bideratzea erabaki du. Izan ere, uholdeek Saharan utzi duten egoera bereziki gogorra da eta horregatik erabaki da ezohiko laguntza hau ematea", agertu du Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu den Ainhoa Beristain zinegotziak. Leer más

AGN-H jatorri neuro-biologikoa duen nahasmena duten haurrei zuzenduriko tailerra egingo da ostegunean

AGN-H jatorri neuro-biologikoa duen nahastea da, eta arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea sintomekin jartzen da agerian. %5 eta %7 arteko neska-mutilek jasaten duten nahasmena da eta hauen gurasoei laguntzeko tailerra antolatu du Azpeitiko Udalak, Adahigi erakundearekin batera. "Zure aholkuak ez ditu jarraitzen, geldirik ezin du egon, pentsatu gabe jokantzen du, bere onetik ateratzen da, ez du entzuten...Agian AGNHa duen neska edo mutil baten aurrean egon zintezke. Hau da zure tailerra!", agertu dute arduradunek. Modu honetan, tailerrean landuko diren gaiak noiz hasi kezkatzen, zer egin, diagnostikoa edota egunerokotasunean nola lagundu izango dira. Maite Urkizu pedagogoak gidatuko duen saioa azaroaren 12an, osteguna, izango da, 18:00etatik 20.00etara Baigera I-eko aretoan. Leer más

San Martin Astea abian da jada, Azpeitiko egoitzan

Gaur, astelehena, hasi da San Martin Astea Azpeitiko egoitzan. Aste bereziari hasiera emateko, Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotziak eta Iraurgi ikastetxeko ikasleak izan dira. Hasierako ekitaldiarekin, ekintzaz beteriko astea izango dute aurretik egoiliarrek; musika, erakusketak eta familiarekin bazkariak izango dituzte, bestea beste. Hona hemen gaurko argazki batzuk eta asteko egitarau osoa; Leer más