- ARDURADUN POLITIKOA
Leire Goenaga Uzkudun - ARDURADUN TEKNIKOA
Edurne Zubia - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
943 15 71 92 - POSTA ELEKTRONIKOA
gizarte@azpeitia.eus

- 30/06/2016
Profesionaltasun agiria atera dute 26 lagunek
Azpeitiko Udalak Lanbideren diru-laguntzari esker profesionatasun agiria ateratzeko bi ikastaro egin ditu aurtengo ikasturtean. Hala, 26 lagunek bukatu dute ikasturtea titulua eskuan dutela. Aste honetan bertan egin da agirien banaketa, eta Ainhoa Beristain zinegotziak eman zizkien agiriak ikasleei. Hiri eta industria hondakinen kudeaketari buruzko ikastaroa 11 lagunek egin dute; mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan emateko ikastaroa, berriz, 15 lagunek. Ainhoa Beristainek azaldu duenez, gainera, "poztekoa da, azken ikastaro horretako 15 lagunetik 10ek uda sasoirako behintzat lana bilatu dute, eta zenbait dagoeneko lanean hasiak dira". Leer más
- 21/06/2016
Gaitasun mugatuko apakaleku txartelak berritu behar dira, arau aldaketa bat dela eta
Eusko jaurlaritzak aldatu berri duen araudi bat dela eta, gaitasun mugatuko aparkaleku txartela duten herritar guztiek berau berritu beharra dute lehenbailehen. Hori dela eta, Azpeitiko Udaleko gizarte Zerbitzuen Sailaetik txartela duten herritarrei aldaketaren berri eman eta txartela berritzeko egin beharrekoen berri emateko gutuna bidali zaie. Gutun horretan azaldu bezala, txartela berritzeko uztailaren 29a baino lehen Gizarte Zerbitzuen Sailetik pasatu behar dute, eta honako dokumentazioa aurkeztu behar dute: 1- Argazki bat 2- Kotxea gaitasun mugatua duenak gidatzen badu, bere beste argazki bat eta gidabaimenaren fotokopia. 3- Gaitasun mugatuko ziurtagiria 4- Eskaera egitera edota txartela jasotzera ordezkoren bat joan behar badu, ordezkarien orria beteta (gutunean bidali da) eta gaitasun mugatuko txartelaren jabeak sinatuta eta oredezkoaren NAN-a. 5- Eskaera orria sinatuta (gutunean bidalitakoa). Leer más
- 09/06/2016
Sahararen aldeko kros solidarioa, igande honetan
Iaz sortu zen ekimenari jarraipena eman, eta Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan duela hilabete gutxi izandako uholdeetako ezbeharrei laguntzeko, krosa antolatu dute Kooperazio taldeak, Xeye atletismo taldeak, XJ auzolanean elkarteak eta Khamar Sahararen aldeko elkarteak, datorren iganderako, Sanjuandegin. "Iaz, Nepalen izandako lurrikararen ondorioz sortu zen ekimena. Herrialde hori laguntzeko dirua biltzeko ekimenen bat egin nahi genuen eta Xeye atletismo taldeak proposatuta krosa antolatu genuen", adierazi du Maite Azpiazu Khamar taldeko kideak. Iazko esperientzia oso positiboa izan zen, eta ekimenari jarraipena ematea pentsatua zuten: "Asmoa urtero herrialde desberdin batera bideratzea da jasotzen dugun dirua. Aurten, uholdeek sahararren Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan kalte izugarriak eragin dituzte, eta dirua hara bideratzea erabaki dugu", adierazi du. Azpeitiko Udalak hiru elkarteek antolatzen duten krosaren antolaketan laguntzen du: "Ekimen polita da benetan. Haurren mila lasterketa egon daitezke, baina honetan elkartasunaren alde egiten dute. Elkarlanean eta elkartasunaren alde antolatutako lasterketa da eta erabat txalotzekoa da", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.… Leer más
- 13/05/2016
Herritar ororen gutxieneko beharrizanei erantzun ahal izateko, Udal-laguntzak
Krisi garaiak, ederki astindu ditu herritarrak. Langabezia dela, soldata edota pentsio baxuak direla-eta, herritarrek gizarte zerbitzuen bidez eman ohi diren diru-laguntzen premia hazi egin da, eta hori nabarmena izan dela azpimarratu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak, gaur prentsaurrean. Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Gizarte Larrialdietarako laguntzek herritar ororen premia ez zutela betetzen ikusita eta "azpeitiar guztien gutxieneko bizi baldintzak bermatzeko ahaleginean, Udal-laguntza propioak sortu genituen", jarraitu du. Helburua nagusi gisa, "behar larrian dagoen inor bazterrean ez uztea" izan dela berretsiz. Azpeitiar guztien gutxieneko bizi baldintza bermatzeko konpromisoz sortu zirela udal laguntzak gogorarazi du, eta "konpromiso bera mantentzen dugu aurtengo laguntzak onartuta ere". Bide beretik segitzeko asmoa ere azaldu du. Leer más
- 13/04/2016