wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Matazak ibilbidea, autodefentsa ikastaroa, mahai ingurua eta hitzaldi-tailerra izango dira Martxoaren 8aren bueltan

Matazak ibilbidea, autodefentsa ikastaroa, mahai ingurua eta hitzaldi-tailerra izango dira Martxoaren 8aren bueltan

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna izango da datorren ostiralean. Mugimendu feministak egun horretarako antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egingo du Azpeitiko Udalak. Horrez gain, Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Txokoak hainbat ekintza antolatuko dituzte martxoan zehar. Leer más
Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean

Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean

Udaltzaingoak aholkatu du ibai ondoan dauden lur azpiko garaje guztietatik ateratzeko ibilgailuak. Iraurgi ikastetxearen Santutxoko eraikineko aparkalekua irekita egongo da hara eraman ahal izateko ibilgailuak. Leer más
Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Foru Pasealekuan

Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Foru Pasealekuan

Joan den azaroaren 22an, haizeak bota zuen Done Jakue kalean zegoen Gernikako arbola. Zuhaitz historikoa zen, duela ehun urte baino gehiago landatu baitzuten. Imanol Eliasen Efemerideak liburuan ageri denez, 1905ean ekarri zuten Gernikako arbolaren kimua herrira, eta 1912an erabaki zuten Done Jakuen jartzea.Zuhaitza erori egin zela jakin ostean, herritar batek Azpeitiko Udalari jakinarazi zion etxean Gernikako arbolaren bi kimu zituela, eta prest zegoela bat emateko udalak landa zezan. Leer más
Martxoaren 4an zabalduko dute igeriketako ikastaroetan izena emateko epea

Martxoaren 4an zabalduko dute igeriketako ikastaroetan izena emateko epea

Martxoaren 4tik 8ra bitartean izango da hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Hiruhileko horretan, haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko dute, larunbatetan. Leer más
Hasi dira kalistenia parkea egiten

Hasi dira kalistenia parkea egiten

Kirol azpiegituren eskaintza zabala du Azpeitiak; gero eta kirol mota gehiago praktikatzeko aukera dago herrian. Azpiegituren zerrenda horretan, beste bat izango du laster. Izan ere, herritar talde baten eskaerari erantzunez, kalistenia parkea egiten hasi da udala Loiolako Ignazio Etorbidean. Leer más