wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Aste Santuan irekita egongo da turismo bulegoa

Aste Santuan irekita egongo da turismo bulegoa

Aste Santuko egunetan Azpeitia ezagutzera etortzen diren bisitariei arreta eman ahal izateko, gaurtik datorren astelehenera arte irekita egongo da turismo bulegoa. Basazabalen dago bulegoa, eta honako ordutegia izango du: gaurtik asteazkenera, 10:00etatik 14:00etara; ostegunetik astelehenera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Leer más
Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketaren emaitzak, kontsultagai

Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketaren emaitzak, kontsultagai

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira apirilaren 21ean. Azpeitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egin du gaur goizean, mahaietan egon beharko duten herritarrak aukeratzeko zozketa egiteko. Herritarrek dagoeneko kontsulta dezakete mahaian egotea tokatu zaien edo ez. Horretarako, azpeitia.udalak.eus gunera jo behar dute, eta, bertan, dagokion lekuan, nortasun agiriaren zenbakia idatzi. Leer más
Hainbat mozketa, film baten grabaketagatik

Hainbat mozketa, film baten grabaketagatik

Burdinbideari buruzko Muga filma grabatzen arituko dira bihar Azpeitian, eta lan horiek eragina izango dute trafikoan. Urola kalean, 01:00etik 05:00etara, bost minutuka utziko zaie pasatzen ibilgailuei, eta hainbat aparkaleku kendu egingo dituzte. Argindarra ere moztu egingo dute ordutegi horretan. GI-361 errepidean ere bost minutuko etenak egingo dituzte trafikoan, AVIA gasolindegitik Burdinbidearen Euskal Museoaren parera arte. Leer más
Aniztasun Festa, Kilometroekin elkarlanean

Aniztasun Festa, Kilometroekin elkarlanean

Urtero bezala, Aniztasun Festa antolatuko du Azpeitiko Udalak. Aurten, ordea, berezitasun batekin dator; izan ere, Kilometroen lantaldearekin elkarlanean antolatuko da festa. Apirilaren 27rako, egun osoko egitarau zabala ari dira prestatzen, euskara zein aniztasuna ardatz hartuta. Leer más
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea

Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu kultur sorkuntzaren modalitatera eta 8.000 euro kultur sorkuntzako egonaldien modalitatera (4.000 euroko bi beka). Leer más