wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Herritar asko izan ohi dira abuztuan, ohiko etxebizitza utzi eta oporraldia kanpoan pasatzen dutenak. Garai honetan, beharrezkoa izan ohi da etxebizitzetako segurtasuna handitzea, lapurreten aurrean eta horregatik, udaltzaingoak etxebizitzen zaintza indartuko du. 

Hala ere, etxe-jabeei honako jarraibideak eman nahi zaizkie: 

1.- Giltzari buelta bat eman, eta ez utzi atea bultzata soilik
2.- Norbaitek postontzitik posta jaso dezala
3.- Aldian behin, norbait etxera joan, barrura sartu, pertsianak ireki eta berriro atea giltzatzea
4.- Edozein gauza arraro ikusiz gero, 092ra, Udaltzaingora deitu