wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Aurten ere, Elkarbidean Programa antolatu du Elkartuk. Programa honen helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonei bidaiatzeko aukera emanez, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz.

2017ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskaintzen ditu:

CALPE, ekainak 3tik 17ra (Diamante Beach Hotela)
SALOU, uztailak 1etik 15era (Salauris Hotela)
MUNICH, uztailak 30etik abuztuak 6ra (Ibis Muenchen City Hotela)
SALOU, abuztuak 12tik 126ra (Salauris Hotela)
MARINA D´OR, irailak 24tik urriak 8ra (Gran Duque Hotela)

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute. Txanda desberdinek hurrengo ezaugarriak hartzen dute barne: hotel irisgarrietan egonaldia (ezin da bermatu egokitutako gelak esleitzea), joan-etorriak autobus egokituan, txangoak, laguntzeko pertsonala eta bidai asegurua.

Informazio gehiago nahi duenak edota izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan behar du.