wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

DSC 0671

Iaz sortu zen ekimenari jarraipena eman, eta Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan duela hilabete gutxi izandako uholdeetako ezbeharrei laguntzeko, krosa antolatu dute Kooperazio taldeak, Xeye atletismo taldeak, XJ auzolanean elkarteak eta Khamar Sahararen aldeko elkarteak, datorren iganderako, Sanjuandegin. "Iaz, Nepalen izandako lurrikararen ondorioz sortu zen ekimena. Herrialde hori laguntzeko dirua biltzeko ekimenen bat egin nahi genuen eta Xeye atletismo taldeak proposatuta krosa antolatu genuen", adierazi du Maite Azpiazu Khamar taldeko kideak. Iazko esperientzia oso positiboa izan zen, eta ekimenari jarraipena ematea pentsatua zuten: "Asmoa urtero herrialde desberdin batera bideratzea da jasotzen dugun dirua. Aurten, uholdeek sahararren Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan kalte izugarriak eragin dituzte, eta dirua hara bideratzea erabaki dugu", adierazi du.


Azpeitiko Udalak hiru elkarteek antolatzen duten krosaren antolaketan laguntzen du: "Ekimen polita da benetan. Haurren mila lasterketa egon daitezke, baina honetan elkartasunaren alde egiten dute. Elkarlanean eta elkartasunaren alde antolatutako lasterketa da eta erabat txalotzekoa da", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Horrelako ekimen "txikiak" oso garrantzitsuak direla ere gaineratu du, "Saharak bizi duen injustizia salatzeko, ezkutua eta ahaztua nahi den errealitate bortitza azaleratzeko".