Gizarte Zerbitzuak sailak bi saio antolatu ditu Guraso Eskolen baitan. Batetik, 12 eta 16 urte bitarteko gazteen gurasoei bideratuta, "Seme-alabekin alkohola eta drogen kontsumo arduratsuan hezitzen" ikastaroa eta bestetik, 17 eta 22 urteko gazteen gurasoentzat, "Guraso noiz arte? Nola lagundu seme-alabei, jada gazte-helduak izanik" ikastaroa. Bi ikastaroek 4 saio izango dituzte, azaroan eta abenduan zehar, eta izen-ematea azaroaren 6an, ostiralean, amaitzen da. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko dute, edo 943 157192 telefonora deitu. Prezioa 10 eurokoa da baina ordaindu ezin dutenentzat, bekako diru-laguntza bideratuko du Udalak.
- ARDURADUN POLITIKOA
Leire Goenaga Uzkudun - ARDURADUN TEKNIKOA
Edurne Zubia - HELBIDEA
1766ko Matxinada kalea 3-4 (behea) - TELEFONOA
943 15 71 92 - POSTA ELEKTRONIKOA
gizarte@azpeitia.eus
Seme-alabei nola lagundu eta drogen kontsumo arduratsuaz hitz egingo dute Guraso Eskolen baitan
- 04/11/2015