wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Azpeitiko Udalak, Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herri izatea onartu zuen iraileko udalbatzan. Siriako eta gerrako errefuxiatuei laguntzeko pausoak aztertu ondoren, Euskal Herriko beste udal eta erakundeekin harremanetan jarri zen Udala modu koordinatuan lan egiteko eta herritarrekin bilera egitea adostu zen. Bilera hori azaroaren 4ean egitea aurreikusten bazen ere, atzeratu egingo da. Izan ere, errefuxiatuen gaia Gipuzkoan koordinatzen ari ziren eragileak aldatu egin dira, orain arte Gurutze Gorria ari zen arduratzen baina orain, errefuxiatuen laguntzarako CEAR elkartea da arduraduna. Udalak CEAR elkartearekin zehaztu behar du data berria, eta behin konkreatutakoan, azpeitiarrei jakinaraziko zaie.