wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herria izango da Azpeitia. Horrela erabaki zuen Udalbatzak, aho batez, atzo egindako bilkuran. Siriako eta gerrako errefuxiatuei laguntzeko pausoak aztertu ondoren, Azpeitiko Udala Euskal Herriko beste udal eta erakundeekin harremanetan jarri da modu koordinatuan lan egiteko."Azpeitiko Udalak eman nahi duen laguntza erreala izan dadin nahi dugu. Gure herria bakarrik alferrik ari dela badakigu, eta beste erekundeekin lan egin eta adostasun zabalak lortu beharko ditugu", agertu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Era berean, herritarrekin bilera irekia antolatuko du datozen egunetan, babes herri gisa zer egin eta nola jokatu aztertu eta ekarpenak jasotzeko.

Hona hemen atzoko Udalbatzak onartutako adierazpen instituzionala;