wrapper

Euskera Sub ES

Azken egunotan sare sozialetan bolo-bolo ibili dira gure herrian ateratako euskararen erabileraren inguruko pare bat argazki; aurrenekoan, dendari batek eskegi duen kartelaren gaztelaniazko testua eta euskarazko nolabaiteko itzulpena ageri dira; bestean, berriz, jatetxe bateko gaztelania hutsezko eguneko menua. Azpeitiko Udalak gogorazi nahi du merkatari, dendari, jatetxe-jabe eta jendaurreko negozioentzat testuak itzultzeko edo zuzentzeko zerbitzua eskaintzen duela, doan. Azpeitiko Euskara Patronaturen bidez eskaintzen da zerbitzu hori, kartel, menu, eta ohar eta idatzizko beste edozein testu itzuli edo zuzentzeko, esan bezala, ezer ordaindu gabe. Zerbitzu hori behar dutenek deitu dezatela Euskara Patronatura (943 81 45 18) eta bertan emango diote beharrezko laguntza eta informazioa.

Euskararen normalizazioa bizitzaren esparru guztietara zabaltzea guztion zeregina eta ardura da, eta Udalak baditu baliabideak herritarren esku. Guztiok egiten dugu Azpeitia euskaldun, eta segi dezagun horretan.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea