wrapper

Ekonomia sub

2016. urteko Sustapen Plana

Azpeitiko Udalak, 2016ko martxoaren 1ean egindako Osoko Bilkuran, Azpeitian Udal Ekonomia Sustatzeko diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko arauak osatzen dituzten oinarri araultzaile orokorrei eta oinarri bereziei haserako onarpena ematea onartu zuen.

Era berean, erabaki honen bitartez aipatutako laguntza horien 2016ko deialdia ere onartu da.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituenak, 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, hartu den erabakiaren eta horretarako ireki den espedientearen berri ematen zaio jendeari. Era berean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, 30 laneguneko epea izango dute, egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egiteko.

Erreklamazio eta alegazio hauek, Azpeitiko Erregistroan aurkeztu beharko dira (bulegoko ordutegian), eta Udalbatzari zuzenduko zaizkio, hura baita erabakia hartzeko organo eskuduna.

Jendaurreko epea igaro ondoren, inolako erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, Araudia behin betiko onartutzat hartuko da, horretarako berariazko akordiorik hartu beharrik gabe berriro.

 

AZPEITIKO HERRIKO EKONOMIA SUSTATZERA ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO OINARRI OROKORRAK.
I. XEDEA.

1. artikulua.- Xedea.

Oinarri hauen xedea da Azpeitiko Udalak herriko ekonomia sustatzeko emango dituen laguntzak arautzea.

Horretarako, ondorengo ataletan, laguntza hauek emateko irizpideak eta prozedura finkatuko dira.

Laguntza hauek ematerakoan, Azpeitiko Udalaren azken helburua da tokiko ekonomia sustatzea, bereziki, eta besteak beste, enplegua bultzatuz, proiektu industrialak lagunduz eta helburu soziala duten proiektu ekintzaileak lagunduz, eta helburu horretarako hainbat baliabide eskainiz.

Lau diru-laguntza lerro aipa daitezke:

1) Emaitza bezala enpleguaren sorrera duten proiektu ekintzaileak eta izaera soziala dutenak sustatzera bideratutako diru-laguntzak.

2) Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua eta ekonomia sustatzera bideratutako diru-laguntzak.

3) Enplegua sortu edo mantenduko duten industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak eta inbertsio proiektuak bultzatzera bideratutako diru-laguntzak.

4) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzak.

2. artikulua.- Ezargarri den araudia.

Diru-laguntza hauek ematerakoan, eta onuraduna eta erakunde emailea elkarrekin lotuko dituen harreman juridikoa finkatzerakoan, oinarri hauek eta diru-laguntzak ematen direnean indarrean diren arauak bete beharko dira: Azpeitiko Udalak diru-laguntzak emateko duen ordenantza arautzailea (2012ko maiatzaren 29ko GAO, 101. zk.).

Oinarri hauetan aurreikusi ez diren gai guztietarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak (EAO, 2003-11-18koa) eta Lege hori garatzeko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Arautegiak diotena hartuko da kontuan.

3. artikulua.- Onuradunak.

Izaera orokorrez, onuradunek Azpeitiko Udalak diru-laguntzak emateko onartutako ordenantza arautzailearen 5. artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte (2012ko maiatzaren 29ko GAO, 101. zk.).

Lerro bakoitzari dagozkion oinarri bereziek zehaztuko dute zein baldintza edo betebehar egiaztatu beharko dituzten pertsona, enpresa eta entitateek, onuradun izaera izateko.

II. ESKAERAK

4. artikulua.- Baztertuak.

Deialdi honen ezarpen-eremutik kanpo geratuko dira ondoko ekintza hauek:

- Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzetako Lege Orokorraren 13.2. eta 13.3. artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean sartuak daudenak.

- Bere izaera eta helburuengatik beste udal arlo edo erakunde autonomo batzuen programa baten edo batzuen bidez bideratu behar zirenak. Dena den, dagokion erakunde edo udal arloetara bideratuko da eskaera, eta horren berri emango zaio interesatuari.

- Konstituzioak 14. artikuluan jasotzen dituen eskubideen aurka (jaiotzagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik edo iritziengatik diskriminatzea) doazen elkarte edo erakundeetatik datozen proposamenak ere ez dira kontuan hartuko.

5. artikulua.- Eskabideak aurkeztea.

Laguntza horiek jaso nahi dituztenek deialdian zehaztutako ereduaren araberako eskabide-eredu ofiziala bete eta aurkeztu beharko dute.

Eskaerak Azpeitiko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak bitartean, eta larunbatetan, berriz, 12:30ak bitartean, edota, nahi izanez gero, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak) 38.4. artikuluan aurreikusitako bitartekoetatik edozein erabiliz.

Aurkeztu beharreko agiriak:
Izaera orokorrez, eskaera-orriarekin batera (eskaeraren eredua), honako agiriak aurkeztu beharko dira:

1. Eskatzailearen edo/eta entitate eskatzailearen ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.

2. Sozietatearen eraketa eskrituraren, estatutuen eta Merkataritza Erregistroan izena emana egotearen agiriaren kopiak, hala dagokionean.

3. JEZn alta egiaztagiria.

4. Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia.

5. Diruz laguntzeko aurkeztu den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.

6. Azpeitiko Udalaren udal zergen ordainketan egunera dagoela dioen egiaztagiria.

7. Administrazioarekin eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea. Eskaria 3.000 €-tik beherakoa baldin bada, zinpeko aitorpena aurkeztu ahal izango da.

8. Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badaudela eta/edo beste erakunde batzuen diru-laguntza eskatu dela adierazten duena.

9. Onuradun izateko inolako baztertze-arrazoitan sartuta ez dagoela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.

10. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana.

3. eta 6. ataletan adierazitako puntuak ofizioz egiaztatu ahal izango dira Udalaren aldetik. Era berean, 7. 8. eta 9. puntuan eskatzen diren zinpeko aitorpenak eskaera eredu orriaren bidez egin ahal izango dira.
6. artikulua.- Eskariak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea urtez urteko deialdian ezarriko da.

7. artikulua.- Akatsak zuzentzea.

Eskabideak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo osatu gabe baldin badago, eskatzaileei hamar lan-eguneko epea emango zaie, jakinarazpena jasotako egunaren biharamunetik hasita, aurkitutako hutsak konpon ditzaten. Emandako epea akats horiek konpondu gabe amaituko balitz, eskaera bertan behera utzi dela ulertuko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoarekin bat, dagokion ebazpena eman eta gero.

III. DIRU-LAGUTZAK EMATEA.


8. artikulua.- Aurrekontua.

Diru-laguntza hauek Azpeitiko Udalaren aurrekontu propiotik finantzatuko dira.

2016ko aurrekontu-aldirako 299.402,34 €-ko zenbatekoa baimendu da diru-laguntza lerro guztietarako, eta zenbateko hori "1.1100.471.241.00.01.2016 Enplegu Sustapenerako diru-laguntzak" aurrekontu-ataletik ordainduko da.

Deialdiak ezarriko du aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren laguntzak.

Linea guztietarako zenbateko osoa era honetan banatuko da:

a) Emaitza bezala enpleguaren sorrera duten proiektu ekintzaileak eta izaera soziala dutenak sustatzera bideratutako diru-laguntzetarako, gehienez 35.000 €-ko kopurua bideratuko da.

b) Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua eta ekonomia sustatzera bideratutako diru-laguntzetarako, gehienez 39.402,34 €-ko kopurua bideratuko da.

c) Enplegua sortu edo mantentzen duten industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak eta inbertsio proiektuak bultzatzera bideratutako diru-laguntzetarako, gehienez 165.000 €-ko kopurua bideratuko da.
d) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueratan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzetarako, gehienez 60.000 €-ko kopurua bideratuko da.

Laguntza hauek guztiak urtero jarriko den aurrekontu-partidara mugaturik egongo dira.

Adierazi diren zenbateko horiek aldatu egin ahal izango dira, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan izanda, programak gauzatzearen ondorioz eman gabe geratutako aurrekontu-disponibilitateen arabera, eta haien ebazpena egin aurretik.

Horregatik, diru-laguntzen exekuzioaren arabera, Udalak, lerro bakoitzeko diru-laguntzen zenbatekoa egoki den neurrira aldatu ahal izango du, eta dagozkion zenbateko horiek jasotako eskakizunen artean proportzionalki banatuko dira.

Era berean, Udalak lerro batera edo batzuetara zuzendutako zenbatekoak agortutzat eman ahalko ditu tokiko ekonomia sustatzeko beste ekimen batzuk diruz lagundu ahal izateko. Hori guztia, neurri hori hartzearen egokitasuna behar bezala aurrez arrazoituta.

Egoera horren berri Alkatetzak emandako ebazpenaren bidez iragarriko da.

Oinarri espezifikoek horrela jasotzen dutenean, diru-laguntzak proportzionalki banatuko dira deialdiaren urtean egin diren eskaera kopurua kontuan izanik.
9. artikulua.- Diru-laguntzen zenbatekoa.

Diru-laguntzen zenbatekoak laguntza lerro bakoitzaren oinarri berezietan eta deialdi bakoitzean aipatzen direnak izango dira.

10. artikulua.- Diru-laguntzak ordaintzea.

Dagokion diru-laguntza eman aurretik hura ematerakoan adierazi zen helburua bete izana frogatu beharko da.

Programa honen kontura emandako diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehen %50a ebazpena onartzean, eta bigarren %50a, oinarri orokorretan (15. artikulua) eta diru-laguntza lerro bakoitzeko oinarri berezietan agertzen diren aurkeztu beharreko agiri eta txosten guztiak aurkeztutakoan.

Azken ordainketa hori dokumentazio zurigarriak aurkezteko epealdia amaitutakoan egingo da, justifikazio agiri guztien azterketa eta baliozpena egin ondoren, Udalak oniritzia eman ondoren.

Aurrekontu baliabideek hala egiteko aukera ematen dutenean, diru-laguntza ordainketa bakoitza bankuko transferentzia bitartez egingo zaio elkarte edo pertsona onuradunak adierazitako kontu korrontean.

11. artikulua.- Beste diru-laguntza batzuekin bateragarritasuna.

enpresa sorreraren kasuan eta dagoeneko diruz lagunduak izan diren proiektuei dagokionean I. III. eta IV. eranskinetan adierazten diren salbuespenak izan ezik, oro har onartzen da udal diru-laguntzarekin batera eta aldi berean beste Administrazio batzuetatik, partikularretatik eta abarretatik ere diru-laguntzak jasotzeko aukera izan daitekeela, bai diru-laguntza bidezko sarrerak izan, bai garatu nahi den proiektua edo jarduera finantzatzeko ezarri diren aportazioak edo kuotak izan.

Beste finantzazio-bide batzuk ere lortu balira, eta oinarri-arau espezifikoek beste erregulazioren bat ezarri ezean, izandako gastuaren %100ean ezartzen da finantzazio-muga, hau da, ezingo da inoiz gertatu gainfinantzaketarik Udalaren diru-laguntzarekin.

IV. PROZEDURA.

12. artikulua.- Balioesteko irizpideak.

Diru-laguntza lerro bakoitzeko oinarri berezietan jaso dira diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko helburuarekin dagozkion irizpide propioak.

13. artikulua.- Prozedura.

Gauzatzea eta proposamena.

Azpeitia Berritzen, S.A.ri dagokio, udal talde teknikoaren edo/eta garapen eta berrikuntza agentziaren laguntzarekin, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeaketa lanak burutzea. Eskariak dagokion Ogasun, Industria, Merkataritza eta Turismoko Batzorde Txostengileak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta ebazpen-proposamena prestatuko du.

Ebazpena.

1. Aurkeztu diren eskaerak aztertu ondoren, Alkatetzak prozedura ebatziko du oinarrietan dioenaren arabera arrazoitutako ebazpen baten bidez, eta prozeduran kreditatuta geratu beharko dute ebazpenerako erabili dituen oinarriak.

Jakinarazpen prozesuak sinpletu, azkartu eta errazteko helburuarekin, diru-laguntzaren eskatzaileek posta elektronikoa adierazi ahal izango diote Udalari, honek egindako udal jakinarazpenak eta dokumentazioa helbide horretan jasotzeko.

2. Ebazpenean berariaz jakinaraziko da gainontzeko eskaerak gaitzetsi egin direla, beste eskaerarik balego, behintzat.

3. Ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehienezko epea urte betekoa izango da, diru-laguntza deialdia argitaratzen den egunetik hasita. Aipatutako epean ebazpenik ez balitz emango, aurkeztutako eskaera atzera bota dela esan nahiko du.

4. Ebazpenean diru-laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa-era zehaztuko dira.

V. DIRU-LAGUNTZEN KONTROLA.

14. artikulua.- Onuradunen betebeharrak.

Emandako laguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak emateko Ordenantzaren 6. artikuluan adierazitako bete-behar orokorrak bete beharko dituzte.

Edonola ere, onuradunaren eginbeharra da:

1. Diru-laguntza ematea oinarritzen duen jarduera egitea edo jokabidea hartzea.

2. Jarduera egiten ari dela edo jokabidea hartu duela frogatzea, bai eta laguntza emateko edo horretaz gozatzeko bete beharreko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela ere.

3. Diruz lagundutako jarduera burutzeko behar diren baimen guztiak eskuratzea, eta horietan ezarritakoa betetzea.

4. Egiaztatzeko egin daitezkeen jarduketei trabarik ez jartzea.

5. Jasotako diru-laguntza itzuli egin beharko du onuradunak, laguntza hori emateko ezarritako baldintzak ez baditu betetzen, edota jaso duen diru-kopurua gauzatu duen jardueraren kostua baino handiagoa bada.

6. Espedientea izapidetzen ari den departamentuak, Udalaren Kontu-hartzailetzak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo beste organo eskudunen batek eskatutako informazio oro eman beharra du onuradunak.

15. artikulua.- Zuriketa.

Izaera orokorrarekin, eta diru-laguntzak zuritzeko, egindako jardueren dokumentazio zurigarria aurkeztuko da, lerro bakoitzean zehaztuko den epean. Diru-laguntzak zuritzeko agiriek honako hauek jasoko dituzte:

a) Jarduketa memoria, diru-laguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete izana frogatuko duena. Zer jarduera burutu den eta zein emaitza izan den ere adierazi beharko da.

b) Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso diren beste diru sarrera edo laguntzen zerrenda zehatza, haien zenbatekoa eta jatorria barne.

Diru-laguntza lerro bakoitzean adieraziko dira justifikatzeko aurkeztu beharko diren egiaztagiri edo agiri gehigarriak.

Egin beharreko justifikazioa edota txostena zehaztutako epean ez aurkezteak automatikoki ekarriko du diru-laguntza ezestea, edota jasotako diru-kopurua itzuli beharra, eta, edonola ere, berriro diru-laguntzak eskuratzeko aukera galtzea.

VI. ARGITARA EMATEA

16. artikulua.

Emandako diru-laguntzen zerrenda, onuradunen izen-abizenekin eta emandako diru-kopuruekin, Azpeitiko Udalaren web orrian eta iragarki-oholean argitaratuko da, eta balegokio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere bai.

Diru-laguntzen datuak ez dira argitaratuko, baldin eta diru-laguntzak argitaratze hori pertsona fisikoen ohorearen errespetu eta babesaren nahiz intimitate pertsonal zein familiarraren aurkakoa denean, eta diru-laguntza hori arautzen duten oinarrietan horrela jasota dagoenean.
17. artikulua.- Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa.

Oinarri hauek izapidetzearen ondorioz sortuko den dokumentazioan agertuko diren izaera pertsonaleko datuak Azpeitiko Udalaren datu-fitxategietan jasoko dira, Udalak helburu horrekin izaera orokorrez emango dituen zerbitzuen kudeaketa errazteko.

Diru-laguntzen programan parte hartzeak esan nahi du norbanakoek emandako izaera pertsonaleko datuak beste Herri Administrazio batzuei edo Udalarekin lankide diren erakundeei laga ahal izango zaizkiela. Lagatze hori, hala ere, Sozietate honek dituen funtzioekin zuzenean lotutako helburuak betetzeko bakarrik egin ahal izango da.

VI. OINARRIEN INTERPRETAZIOA.

18. artikulua.

Oinarri hauen interpretazioaren harira sor daitekeen edozein zalantza Ogasun, Industria, Merkataritza eta Turismoko Batzorde Txostengileak erabakiko du.

Oinarri espezifiko hauetan jasotzen ez diren gai guztietan Azpeitiko Diru-laguntzak emateko Ordenantza Orokorrean ezarritakoa izango da aplikagarri, eta baita Diru-laguntzen gaineko 38/2003 Lege Orokorrean eta horrekin bat datozen gainontzeko lege arauetan ezarritakoa ere.

VII. GORA JOTZEAK.

Oinarri hauen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

Eskaera orria

ERANSKINAK

Enplegua sortzen duten, proiektu ekintzaile sozialak.

Merkataritza eta Lehen Sektorea.

Proiektu industrialak.

Ekintzailetasuna.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea