wrapper

Cultura Sub

Kaldereroetan parte hartzeko deia

kaldereroak

Zapatuan, urtarrilaren 30ean, kaldereroak izango dira herrian. Hori dela eta Azpeitiko Udalak herriko talde, elkarte eta eragileei festa horretan parte hartzeko deia luzatzen die, zartagin-doinu eta abestiekin parte har dezaten. Kaldereroi laguntzen izango dira Antxieta Musika Eskolako kideak, Udal Musika Banda eta bi karroza.

Parte hartu nahi dute guztiek Arana kalean egon beharko dute zapatuan19:00etarako; kaldereroen ohiko janzkera, mailu eta zartaginarekin. Handik, Bustinzuriko Errebala, Plaza Nagusia, Enparan Kalea, Erdikale, Elizkale et aDonejakue kalea zeharkatu ostean Plazara iritsiko dira, eta han emango zaio bukaera kalejirari.

Leer más

Haurrak ez dira atzean geratu

1.png

 

Eguzkia lagun, ez du aitzakiarik izan gaurko haurren danborradak. 12:30etarako prest ziren talde guztietako umeak, eta zezena kamioian sartzearekin batera ekin diote ibilbideari. Alde Zaharra danbor hotsez beteta, plazan elkartu dira talde guztiak. Taldeak eta karroza bera plazan zela, Udalak Ignacio Agirre zenari omenalditxo bat egin nahi izan dio. Agirrek 37 aldiz egin zuen sansebastianetako karroza, eta alargunari esker ona adierazteko lore sorta bat eman dio Udalak. Aurten, gainera, karroza lehiaketan Naiara Larrañaga Agirreren biloba izan da irabazlea. 

 

Leer más

1.500 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte sansebastianetan

aurkezpena

Atzo arratsean aurkeztu ziren egun gutxi barru ospatuko diren sansebastianetako egitaraua. Eneko Etxeberria alkateak adierazi bezala, "aurten 1.500 lagunetik gora izango dira sansebastianetan parte hartzen. horrek adierazten du gero eta gureago direla festa hauek". Zezenzaleak eta Alkartasunak 50. urteurrena beteko dute danborradan irteeten, eta Zokoa eta Sanjuandegik, berriz, 25. urteurrena. "Gero eta gehiago dira omenalditxoa jaso duten taldeak. Horrek erakusten du festa hauek iragana dutela, historia. Baina etorkizuna ere badute. Oraindik ere badira danborradan parte hartu nahi duten taldeak, jende gehiagok hartu nahi du parte", zehaztu zuen alkateak.

Leer más

Sansebastianetarako prestaketak hastear

Sansebastian

Egun gutxi barru izango dira sansebastianak Azpeitian. Urtarrilaren 19 iluntzean eta 20an egun osoz danbor hotsak izango dira nagusi Azpeitian. Baina festen aurretik, danbor joleek kantuak gogoratu eta danborradaren arra pizteko entseguak egingo dituzte, aste honetan hasita. Helduen entseguak urtarrilaren 13an, 14an eta 15ean izango dira 21:00etatik 22:00etara bitartean Izarraitz Pilotalekuan. Umeen entseguak, berriz, urtarrilaren 14ean, 15ean eta 18an izango dira 16:00etatik 16:45etara bitartean leku berean.

Zapiak bihartik salgai
Herria girotzeko, zapiak jarri ohi dira salgai, eta aurten ere jarriko dira herritarrek balkoiak sansebastianetako zapiekin apaintzeko. Bihartik (urtarrilak 12) hilaren 19a bitartean izango dira salgai Agirre, Belaetxe eta Kolpeka dendetan 4 eurotan.

Leer más

Sansebastianetarako prestaketak hastear

Sansebastian

Egun gutxi barru izango dira sansebastianak Azpeitian. Urtarrilaren 19 iluntzean eta 20an egun osoz danbor hotsak izango dira nagusi Azpeitian. Baina festen aurretik, danbor joleek kantuak gogoratu eta danborradaren arra pizteko entseguak egingo dituzte, aste honetan hasita. Helduen entseguak urtarrilaren 13an, 14an eta 18an izango dira 21:00etatik 22:00etara bitartean Izarraitz Pilotalekuan. Umeen entseguak, berriz, urtarrilaren 14ean, 15ean eta 18an izango dira 16:00etatik 16:45etara bitartean leku berean.

Zapiak bihartik salgai
Herria girotzeko, zapiak jarri ohi dira salgai, eta aurten ere jarriko dira herritarrek balkoiak sansebastianetako zapiekin apaintzeko. Bihartik (urtarrilak 12) hilaren 19a bitartean izango dira salgai Agirre, Belaetxe eta Kolpeka dendetan 4 eurotan.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea