wrapper

Cultura Sub

Belaetxen eta Kultura sailean eros daiteke 'Oroimen biziz' liburua

Azala

Aste honetatik salgai da Belaetxe dendan (Sanjuandegi) eta Udalaren Kultura Sailean 'Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean' liburua. 5 euroren truke erosi ahal izango da Laxaro Azkune kazetari oñaztarrak idatzitako liburua.

Izenburuan adierazten den bezala liburuak, Azpeitiko auzoetako biztanleak XX. Mendean nola bizi ziren jasotzen du, eta bereziki baserri guneetako bizimodua ezagutzera ematen du. Azpeitiak 11 auzo ditu; Aratzerreka, Eizmendi/Elosiaga, Izarraitz, Landeta, Lasao, Loiola, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz eta Urrestilla. Auzo horietako 30 lagunen testigantzak bildu dira, eta garai hartako baserriaren egitura, familia, lanak eta ofizioak, Elizaren eragina, elikadura kontuak, janzkera eta garbitasuna, festak eta erromeriak nolakoak ziren kontatzen da liburuan.

 

Leer más

Astearte karnabala ere indartsu dator aurtengoan

karnabalak

Pasatu den zapatuan, kaldereroekin eman zitzaion hasiera aurtengo karnabalei. Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak zapatuko kalejiraren balorazioa positiboa egiten du: "Azken urteotan handitzen doan festa da. Badugu oraindik zer hobetu, eta aurtengoan ere hartu ditugu notak, baina parte hartzea gero eta handiagoa da, eta poztekoa da hori". Festan parte hartu zuten, Juan Antxieta Musika Eskola eta Udal Musika Bandari eskerrak ere eman nahi dizkio: "Eskertzekoa da hauen lana, baina bi talde horiez gain parte hartu zuten guzti-guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiet", azaldu du.

Egun gutxiren faltan, asteburura begira da Ibarzabal: "Aurten, Festa Batzordean horrela eskatu zelako, astearte karnabala indartzeko apustua egin dugu". Horrela, astearte arratsean zezena, umeentzako jolas eta pakea eta kale ikuskizuna izango dira. Kalean giroa sortzeko asmoz programatu da kale ikuskizuna. 

Leer más

Ikusgai da larunbatetik 'Hezurren Egia' erakusketa Ingurugiro Etxean

eraksketa5

Zapatuan inauguratu zen Ingurugiro Etxean Hezurren Egia erakusketa, eta nahi duen orok, debalde, ikusgai du zapatutik. Erakusketa, Hezurren Egia proiektu osoaren zati bat da, eta helburu gisa historiaurrea herritarrei ezagutaraztea du. Horretarako, bailaran edota inguruan egindako aurkikuntzen erreplikak daude ikusgai, panel informatzaileekin batera.

Leer más

Kaldereroekin emango zaie hasiera karnabalei

inauteriak weberako

Bihar 19:00etan, kaldereroen zartagin-soinu eta karnabaletako doinuekin hasiko dira karnabalak. 23:00etan, berriz, Joxe Replairen kontzertua izango da Sanagustinen. Kaldero osteko igandean egin ohi den Udal Musika Bandaren inauterietako kantuen ohiko kontzertua, aurten, atzeratu egin dute eta datorren zapatuan, otsailaren 6an, izango da19:00etan Sanagustin kulturgunean.

Karnabaletako asteburuan, berriz, ostiralean Euskal inauterien jaialdiarekin hasi eta astearte karnabalean 20:00etan izango den suzko zezena bitartean festa giroaz, kale giroaz eta herri giroaz gozatzeko aukera eskaintzen duten ekitaldi ugari izango dira.

Egitaraua.

Leer más

Artzai Inudeekin batera danborjoleak irteteko ohiturari jarraipena emateko, deialdi irekia

danborjoleak

Aurtengo karnabaletan, azken urteotako ahaleginari jarraipena emanez, Artzai Inudeekin batera danborjoleak kalejiran irteteko ohitura egonkortzeko bidea egin nahi du Udalak. Horretarako, danborra jo nahi duten herritarrei parte hartzeko deialdia egiten die. Parte hartu nahi dutenek Udal Kultur bulegoan eman beharko dute izena (943 15 70 68).  Entseguak urtarrilaren 29an eta otsailaren 4an izango dira, 20:00ean eta Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola Kalea 6 behea).

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea