wrapper

Cultura Sub

Karnabalen balorazio oso positiboa

desfilea4

Karnabalak bukatu berri dira, eta Azpeitiko Udalak festen balorazio "oso positiboa" egin du. Eguraldiak izugarri lagundu du festa giroaz eta kale giroaz gozateko ostiraletik asteartera bitartean, eta jende "ikaragarri" ibili da kalean. Hala ere, asteartea indartzeko hartutako konpromisoa gauzatzeko eragin zuzena izan zuen eguraldiak: "Asteartea indartzeko kale ikuskizuna jarri genuen arratsaldean, baina juxtu euria hasia zen ordurako, eta ez zuen nahi beste luzitu", adierazi du Mikel Ibarzabal Kultura Batzordeburuak.

Leer más

Musika kaxa eta freixenet burbuilak izan dira saritu nagusiak

bailarina

 

Mozorro asko eta askotarikoak ikusi ahal izan dira gaur iluntzean ere. Epaimahaiak ez du erraza izan sarituak aukeratzea. Azkenean, honakoak izan dira gaurko sarituak.  

Banakako sariketa: 1- Musika kaxa. 2- Valverde denda. 3- Montserrat Caballé eta Freddie Mercury. 
Taberna saritua: Zuhatz.

Taldekako sariketa: 1- Freixenet. 2- Gabonetako otarra. 3- Ostrukak. 4- Tourra.

Leer más

Hamaika mozorro, astelehen karnabalean

desfilea9

Egunaldia lagun, ehundaka haur eta heldu dabiltz Azpeitian goizean goizetik mozorrotuta. Pailazo, lapur, xagu, pirata... hamaika mozorro ikus daitezke kaleetan. Eguerdian desfilea egin da, eta ehundaka ume zein heldu izan dira parte hartzen. Iluntzean, helduenen txanda izango da. Gaua erortzearekin bat azalduko dira mozorroak agertzen, eta 01:30ean egingo da sari banaketa. 

Leer más

Elegante Eguna, giro onean

 

elegante eguna

Eguraldia lagun goizean goizetik kale-giro ederra izan da Azpeitian. Diana, zezena eta eguerdian artzai-inudeak izan dira Alde Zaharrean. Hemen Elegante Eguna, iruditan. 

Leer más

Belaetxen eta Kultura sailean eros daiteke 'Oroimen biziz' liburua

Azala

Aste honetatik salgai da Belaetxe dendan (Sanjuandegi) eta Udalaren Kultura Sailean 'Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean' liburua. 5 euroren truke erosi ahal izango da Laxaro Azkune kazetari oñaztarrak idatzitako liburua.

Izenburuan adierazten den bezala liburuak, Azpeitiko auzoetako biztanleak XX. Mendean nola bizi ziren jasotzen du, eta bereziki baserri guneetako bizimodua ezagutzera ematen du. Azpeitiak 11 auzo ditu; Aratzerreka, Eizmendi/Elosiaga, Izarraitz, Landeta, Lasao, Loiola, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz eta Urrestilla. Auzo horietako 30 lagunen testigantzak bildu dira, eta garai hartako baserriaren egitura, familia, lanak eta ofizioak, Elizaren eragina, elikadura kontuak, janzkera eta garbitasuna, festak eta erromeriak nolakoak ziren kontatzen da liburuan.

 

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information