wrapper

Cultura Sub

1766ko gariaren matxinadan gertatutakoa azaleratzeko urteurrena

aurkezpena

 

"Ezer gutxi du, 2016ko apirilaren 14 honetako Azpeitiak, 1766ko harekin, begirada azkar batean behintzat. Oinarrian, hala ere, aztertzen hasiz gero, uste baino puntu komun gehiago bilatuko genituzke ziurrenik. Gaur bezalako egun batez, duela 250 urte, azpeitiar xumeak altxa eta beren eskubideen aldeko matxinada hasi zuten", hasi du Josu Labaka Kultura zinegotziak bere hitzartzea. Ez zen kasu isolatu bat izan Azpeitiko hura, azken mendean han eta hemen tabakoa, garia, mugak edota dena delakoa aitzakia hartuta, errebolta ugari izan baitziren Euskal Herrian eta Europan.

Azkoitian ernatu eta Azpeitian indartu zen matxinadan gariaren prezioa jaistea zen eskari nagusia, baina ez hori bakarrik, herri gosetu batek agintari handinahiei emandako erantzuna ere izan baitzen hura. 

Leer más

Azaroko Euskal Antzerki Topaketan beren obra taularatu nahi duten taldeentzat proiektuak aurkezteko epea zabaldu da

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioa egingo da aurtengo azaroan, eta Azpeitiko Udalak topaketen baitan beren antzezlana aurkeztu nahi duten taldeei proiektuak aurkezteko deia egiten die. Interesatuta dauden taldeek maiatzaren 6a bitartean aurkeztu beharko dute proposamena udaletxean bertan.

Proposamenek bi baldintza bete behar dituzte ezinbestean: alde batetik, euskaraz izatea antzezlana, eta, bestetik, Euskal Herriko talde batek egindakoa izatea.

Leer más

Kultur Sorkuntzarako Beka abian da

sorkuntza aurkezpena

Azken plenoan oinarriak onartuta, atzo aurkeztu zuten Udalak eta Kultur Mahaian gaurtik abian den Sorkuntza Beka eta apirilaren 18a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna. Beka abian jartzeko egitasmoa Udalaren eta Kultur Mahaian elkarlanean landu dute, eta helburua da sortzen segitzeko baliabideak eskaintzea. Ainara Larrañaga zinegotziak herriko kultur dinamika izan zuen hizpide: "Jakinekoa da Azpeitian kultur dinamika indartsu dagoela, eta azken urteotan aurrerapauso garrantzitsuak egin ditugula elkarlanean". Beka ere dinamika hori indartzera dator. Gogoratu zuen herrian bi antzoki direla, bi plaza, eta plaza horiek proiektuekin betetzeko laguntza izan nahi du bekak.

Leer más

Trikiti jaialdirako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Azpeitiko Udalak

Martxoaren 19an, San Jose Egunean, egingo da aurtengo San Jose Trikiti Jaialdia, 17:30etatik aurrera Soreasu antzokian. Azpeitiko Udalak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan izena ematen dutenen artean.  Jaialdian parte hartuko dute, besteak beste, Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Imanol Urkizuk, HUNTZA,  HAIZE-T, Landatarrak, AMETSAK MARGOTUZ, Juan Mari Beltran, Andoitz Antzizar eta Errege Belda eta Koldo Iparragirre eta Igor Arostegik.

Zozketan parte hartu nahi dutenek gaurtik (martxoak 16)  asteazkena bitartean eman beharko dute izena  (bi egunak barne) udaletxean bertan, edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidearen bidez. Zozketan parte hartu nahi dutenek, izen abizenez gain, telefono zenbaki bat ere eman beharko dute, sarituak badira abisatzeko. Zozketa irekia martxoaren 18an egingo da, 12:00etan, Udal pleno aretoan.

Leer más

Trikitiaren doinuek alaituko dute San Jose Eguneko arratsa

IMG 2198

Datorren zapatuan, hilaren 19an, San Jose Egunaren inguruan antolatu ohi den trikiti jaialdia izango da17:30etatik aurrera Soreasu antzokian. Aurtengoan, gainera, helburu gisa trikitixa bestelako instrumentu batzuekin nahastea dute helburu, eta trikiti soinuez gain izango da bestelako soinurik ere. Josu Labaka Udaleko Kultura batzordeburuak eskerrak eman dizkie Trikitixa Elkarteko kideei urte guzti hauetan egindako lanagatik: "Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak egiten duen lana balioan jarri beharrekoa da. Ez soilik elkarteak egiten duena, baita bestelako talde eta norbanakoek egiten dutena ere". Izan ere, badira inguruan ekitaldia laguntzeko lan ikaragarria egiten duten norbanakoak ere. Aipatu nahi izan du baita ere,  "horrelako ekitaldi berritzaileekin aurrera egiteko pausoak ematen" ari direla elkartean eta "izugarria" dela horretarako egiten duten ahalegina.

Parte hartzaileak

- Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Imanol Urkizu

- HUNTZA

- HAIZE-T

- Landatarrak

- AMETSAK MARGOTUZ

- Juan Mari Beltran, Andoitz Antzizar eta Errege Belda

- Koldo Iparragirre eta Igor Arostegi

Sarrerak salgai

Martxoaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira 12€-tan Azpeitiko Mendizabal, Pastorku eta Ametsa tabernetan. Azkoitian Ixidro tabernan: Trikixixa elkartean bertan erreserbak ere egin daitezke Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora edota 943 83 28 28 (goizez) telefonora deituz.

Erreserbak egunean bertan 16:00etatik 16:30etara jaso beharko dira leihatilan (jasotzen ez direnak salgai jarriko dira).

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information