- RESPONSABLE POLÍTICO
Aitor Larrañaga - RESPONSABLE TÉCNICO
Pili Arrieta - DIRECCIÓN
Enparantza Nagusia, 5 (Azpeitia) - TELÉFONO
943 15 70 68 - CORREO ELECTRÓNICO
kultura@azpeitia.eus

- 09/02/2017
'Go!azen' ikuskizuna otsailaren 25ean, Azpeitian
Otsailaren 25ean, 'Go!azen' ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko ditu Soreasu antzokian, Azpeitian. Goizeko 11:00etan eta 13:00etan izango dira emanaldiak. Eta Datozen egunotan jakinaraziko da ikusizunerako sarrerak noiz eta non jarriko diren salgai.
Leer más
- 08/02/2017
Kultura, aisialditik harago, bizi kalitatean eragiteko tresna
Musika pertsonen bizitzako partea da; ez agian, denontzat bizitza osoan, baina une eta etapa ugari lotzen ditugu kanta edo musika konkretu batekin. Musikak emozioak sortzen ditu, bizipenak gogorarazten dizkigu. Hala, ikasturte honetan, Udalak Juan Antxieta Musika elkolaren bitartez pauso garrantzitsua eman eta musika hezkuntza eta aisialdiarekin lotzeaz gain, pertsonen bizi kalitatean eragiteko tresnatzat baliatzen dute.
Leer más
- 03/02/2017
Karnabaletan artzai inudeen kelejiran tanborra jotzen irteteko deialdia
Inauteriak gainean dira, eta azken urteotan egin bezala Azpeitiko Udalak, Artzain-Inudeenkin danborra jotzen irten nahi dutenek izena emateko epea zabaldu du. Urtetik urtera ekintzak indarra hartu du eta partehartze haundia lortu da.
Leer más
- 02/02/2017
Abiatutako bidea sendotzeko beste pauso bat kulturan
Azken plenoan aho batez onartu zen egutegi bateratuaren hitzarmena sinatu dute gaur Azpeitiko Udalak, Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak. Josu Labaka kultura zinegotziaren hitzetan, "Sanagustinen irekieratik datorren dinamika eta egiteko modu berriei bultzada eman zitzaion iaz, egutegi bateratuaren hitzarmenarekin". Iaz emaitza ezin hobeak izan zirela gogorarazi du, eta "aurreikuspenak gainditu" zirela. Hala 180 kultur ekitaldi baino gehigo izan ziren eta 35.000 ikusentzule inguru mugitu zituen Azpeitiko kultur mugimenduak.
Leer más
- 23/01/2017
Parekorik gabeko sansebastianak
Klikatu argazkian, eta ikusi sansebastianetako argazki galeria osoa.
Azpeitiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie aurtengo sansebastianak antolatzen, zein festaren parte izan diren guzti-guztiei. Hotza egin badu ere, jendea ez da beldurtu eta sansebastian bezperan nahiz egunean jendetza izan da danborrak ikusten kalean: "Izugarria izan da aurtengoa, inoiz baino talde gehiago eta behin ere baino herritar gehiago izan dira festaren parte", adierazi du Mikel Ibarzabal feta batzordeburuak.
Leer más