wrapper

Oharrak

Cultura Sub

Kultur Bonoaren bidez, kultura denen eskura

bonoa

Kultura orohar eta euskal kultura bereziki bultzatzeko sortu zen duela 5 urte Azpeitiko Kultur Bonoa. Bere helburua kultura herritar guztien eskura jartzea izan da hasieratik, eta bide horretan segituko du 2017ko bonoak ere; hala, langabetuek, jubilatuek, Gazte txartelaren jabeek eta ikasle txartel jabeek bonoaren erdia ordainduko dute, hau da 30 euro. Bono normalak, berriz, 60 euroko prezioa izaten jarraituko du. Dagoeneko salgai daude Sanagustinen. "Kultur bonoa ateratzeko Kulturaz kooperatibak egiten duen esfortzua eskertu nahiko nuke lehenik. Izan ere, diruari begiratuta ziurrenik ez zen posible izango, baina kultura herritar denen eskura egiteari emandako garrantziari eta herritar orok kulturaz gozatzeko egiten den esfortsua txalotzekoa da", adierazi du Josu Labaka Kultura Batzordeburuak. 

Bide horretan, azken urteotan kultur mugimenduarekin sortutako elkarlanerako dinamika jarri nahi izan du balorean: "Elkarlanak eman gaitu ziurrenik bakarrik eman ezingo genituen pausoak ematera. Egiteko modu berri bat barneratu dugu guztiok, eta horrek gero eta pauso edo urrats handiagoak egiteko aukera eskaintzen digu", adierazi du. Kulturak Azpeitiko ekonomian nola eragin duen ere azpimarratu nahi izan du: "Kulturaren eta kultur bonoaren bilakaeraren paralelo joan da ekonomian Sanagustin bezalako azpiegitura batek bere inguruan izan duen bilakaera ere. Inguruan, Alde Zaharrean batik bat, eragin positiboa lortu du eta hori bera ere lorpena da guretzat", bukatu du. 

Leer más

Hutsik geratu da sansebastianetako karroza egiteko lehiaketa

karroza

San Sebastian Egunez umeen tanborradari bukaera emateko joan ohi den karrozaren proiektua lehiaketa bidez aukeratu ohi da urtero. Aurten ere, urtero bezala egin du deialdia Udalak, gaia zehaztuta: Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena. Azaroaren 30a izan zen proiektuak aurkezteko epea, eta inork ez da aurkeztu. 

Hori horrela, Udalak San Sebastian Egunean aurten ere karroza ibil dadin Azpeitiko kaleetan, enkargu bidez egingo du karroza. Horretarako, azken urteotan karroza egin duten herritar desberdinekin bildu eta enkarguz egingo da karroza. 

Leer más

Eromenen 'Sweeney' obrak irabazi du topaketetako Ikusleen Saria

sweeney

XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako ikuslegoaren botuen kontaketa egin du Udalak, eta Ikusleen Saria, guztiz arrakastatsua izan zen, Eromen Produkzioak taularatu zuen "Sweeney" lana da saritua. Taldeak 600 euroko diru-saria jasoko du. 

Kolore eta mota guztietako lanak izan dira ikusgai topaketetan; umorez beteak nahiz istorio serioak. Aurtengo edizioan jende ugari hurbildu da Soreasu antzokira. Topaketen aurkezpnean, Eusko Jaurlaritzak orain arteko edizio guztietan emandako laguntza emango ez zuela eta, Udal ordezkariek ikusentzullen garrantzia azpimarratu zuten, "huts egiterik" ez zutela zioten, eta horrelaxe izan da. Azken urteotako topaketarik arrakastatsuenetarikoa izan da, eta batezbeste 300 ikusentzule izan dira  obra bakoitzean.

 

Leer más

Kontxu eta Iñakiri eginiko errekonozimendu hunkigarriarekin bukatu dira azken urteotako Euskal Antzerki Topaketa arrakastatsuenak

Omenaldia

Zapatuan bukatu zen Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioa. Omenaldi eta ikuskizun paregabe batekin eman zitzaion bukaera edizio arrakastatsuari. Azaroaren 1etik 26ra bitartean, 17 antzerki ikuskizun eta txontxongilo erakusketa paregabea ikusteko aukera izan da aurtengoan Azpeitian. “Izugarria izan da aurtengo antzerki topaketetakoa”, dio Josu Labaka Kultura zinegotziak. Jendearen erantzuna paregabea izan dela azpimarratu nahi izan du: “Aurkezpenean genion, aurten inoiz baino esfortsu handiagoa egin behar izan duela Udalak ekonomikoki Eusko Jaurlaritzak laguntzarik eman ez digulako, eta ikus-entzuleek ezin zigutela hutsik egin. Eta antzerki zaleeek ederki bete dute Soreasu”. Batezbeste 300 ikus-entzule inguru izan dira anzterki topaketetako 17 obrak ikusten eta antzerki topaketen harrira antolatutako txontxongilo erakustekatan ere 200 lagun inguru izan dira. “Euskal Antzerki Topaketak herrian eta eskualdean erreferentzia dira antzerki zaleentzat, haur eta helduentzat, eta ongi errotuta daudela nabari da. Gure apustua  beti antzerki topaketei sendo heltzea izan da, zailtasunak zailtasun, eta herritarren erantzunak gure konpromisoa sendotzen du”, adierazi du.

Leer más
Hazparne eta Azpeitiaren arteko senidetzaren 30. urteurrena izango da sanesebastianetako karrozako gaia

Hazparne eta Azpeitiaren arteko senidetzaren 30. urteurrena izango da sanesebastianetako karrozako gaia

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Azpeitian egiten den haurren danborrada dela eta, Azpeitiko Udalak datorren urterako karrozaren diseinua egiteko proiektuen lehiaketa jarri du abian. Karroza honetan herriko ikastetxeetako haurrak joan ohi dira, eta 2017ko karrozaren gaia datorren urtean 30 urte beteko dituzen Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzea izango da. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information