- RESPONSABLE POLÍTICO
Aitor Larrañaga - RESPONSABLE TÉCNICO
Pili Arrieta - DIRECCIÓN
Enparantza Nagusia, 5 (Azpeitia) - TELÉFONO
943 15 70 68 - CORREO ELECTRÓNICO
kultura@azpeitia.eus

- 09/01/2017
Eskerrak Erregeen Kabalgata posible egin zenuten guztioi
Azpeitiko Udalak Errege kabalgatan parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Herritar horien laguntza eta borondatea ezinbestekoa izan zen, beste behin, horrelako ekimen berezia antolatu eta aurrera eraman ahal izateko.
Aipamen berezia egin nahi zaie beren parte hartzeagatik Banco Sabadell, Bankinter, Bankoa, BBVA, Caixa, Caja Rural, Eroski, Eroski (Gureak), Kutxabank, Laboral kutxa, MRW, Super BM, Zezen Beltz Elkartea eta Trenaren Museoari. eta nola, ez, bolondres lanean aritu ziren herritar guztiak ere eskartu nahi dira.
Leer más
- 22/12/2016
Eromen produkzioak taldeak jaso du Antzerki Topaketetako ikuslegoaren saria
Atzo, Santo Tomas Eguna, jaso zuen Eromen Produkzioak Zestoako taldeak XXIV. Euskal antzerki Topaketetan irabazitako ikuslegoaren saria. Josu Labaka Kultura zinegotziak saria "pozez" ematen zuela adierazi zuen: "Jaso daitekeen saririk preziatuena ikusleek emandakoa izan daiteke antzerkiaren munduan, eta eskualdeko talde amateur bati topaketetako ikusleek horrela erabakita saria ematea pozgarria da oso guretzat", adierazi zuen. Eromen antzerki taldetik etorritako ordezkariek saria "ilusioz" jaso zutela adierazi zuten; "elkarlanaren fruitua da saria, eta oso gustura gaude" adierazi zuten.
Leer más
- 22/12/2016
Santo Tomas Eguna, giro ederrean
Eguraldiak eusti zion, eta giro ederraz gozatzeko aukera izan zen atzo Azpeitian. Asteguna zela nabari zen goizean, baina egunak aurrera egin ahala, jende ugari bildu zen plaza inguruko postuetara talo eta txorizoa jan etadantzara.
Goizean goiz hasi zen plaza betetzen, eta eguerdirako, jende mordoa bildu zen herri kirolak eta bertsolariak ikusiaz, txorizo eta taloez gozatzeko. Artisau eta baserritarren postuak aurten, azoka plazako obren ondorioz Done Jakue kalean izan ziren, eta Frontoi Txikian Ilunpeko pilotariek ikuskizun bikaina eman zuten Patxi Azkargorta Memorialeko finaletan.
Leer más

- 19/12/2016
Santo Tomas Egunerako dena prest!
Asteazkenean izango da Santo Tomas Eguna, eta Azpeitiko Udalak festa egun hori ospatzeko egitarau oparoa antolatu du.
Urtero bezala, egun osoan, txorizo eta taloak jateko aukera izango da plazan egongo diren postuetan. Azpeitiko Udalak, herritarrei ohiturari jarraituz baserritarrez janzteko deia egiten die.
20, asteartea
TXAPELEN OMENEZKO BERTSO SAIOA
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andori egaña, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga.
Ordua: 22:00
Lekua: Soreasu Antzokia
21, asteazkena SANTO TOMAS EGUNA
10:00etan Izarraitz Txistularien eskutik diana kaleetan zehar
Frontoi Txikian Patxi Azkargorta pilota memoriala
11:00 Udal Musika Bandaren kalejira
Ordu berean, ELCIEGO GAITEROAK ibiliko dira keleetan zehar
12:00 XXXIV. ANTZERKI TOPAKETARAKO SARI BANAKETA Opatuko da Udal Areto Nagusian.
AZPEITIKO UDAZKENENKO AZOKA BEREZIA
baserriko produktoak
12:00 Aizkolari, Harrijasotzaile jailadia: Plaza Nagusian
Bertsolariak , Plaza Nagusiko Kioskoan
Itsasiko Ttuntturroen eta Musika Eskolako
soinujoleen kalejira
13:00 Erraldoiak, Buruhaundiak eta Dultzainariak kaleetan zehar
DJ Referee Plaza Nagusiko Kioskoan, musika bateratua eta alaia gozatzeko aukera
18:00 Gazteen XVI. Dantza Sueltoko Azpeitiko Txapelketa Sanagustin Kulturgunea
18:00etatik 21:30a bitartean, Egonean elektrotxaranga ibiliko da kalean, Perez Arregi plazatik abiatuta.
Leer más

- 15/12/2016
Elkarlanean antolatutako Gabonetako hamaika ekintza izango dira datozen egunotan
