wrapper

Cultura Sub

Karnabalak ikusgarriak egiteagatik, eskerrak herritarrei

Karnabalak ikusgarriak egiteagatik, eskerrak herritarrei

Ikaragarriak izan dira aurtengo karnabalak. Kaldereroetatik hasi, eta Elegante Egunean zein Astelehen Karnabalean izugarria izan da herritarren parte hartzea. Horregatik, "eskerrak eman nahi dizkiegu festa hauetan parte hartu duten herritar guzti-guztiei", adierazi du Festa Batzordeak.

Eguraldiak lagundu du, baina baita herritarrek ere. Ehundaka lagun izan ziren kaldereroetan zartagina eskuan zutela kaleetan kantuan. Elegante Eguna ere giro ezin hobean joan zen, eta Astelehen Karnabalekoa zaila da hitzez azaltzen. Goizean goizetik haur eta heldu, mozorrotuta ibili ziren kalean. Ikusgarria izan zen herritarrek nola landutako mozorroak atera zituzten kalera. Familian, lagun artean... adostu eta koadrila handietan landutako hamaika mozorro ikusteko aukera izan zen, goizetik ordu txikiak arte. "Herritarrek egin dituzte festa hauek ikusgarri, eta guri eskerrak ematea tokatzen zaigu", adierazi dute.

Leer más
Kultur sorkuntza indartzen segitzeko, laguntza sendoagoak talde eta norbanako berrientzako

Kultur sorkuntza indartzen segitzeko, laguntza sendoagoak talde eta norbanako berrientzako

Kultura sekulako dinamika eta datuak uzten ari da Azpeitian. Egiteko modu berriak eraikiz eta indarrak metatuz, kudeaketa elkarbanatuaren bidez, baliabide berdinekin gauza gehiago egitea lortu da; kultur aurrekontuetan ez da aldaketa handiegirik egin azken urteotan. Azken aldian, ordea, kultura sendotu eta sormena, taularen atzeandea arakatu eta indartzeko ahaleginetan ari da Udala Kultur Mahaiarekin eta herriko talde eta norbanakoekin. Bide horretan, Soreasuko eztabaida garrantzitsua da oso, eztabaida horrek, azpiegituratik haratago, kultura era integral batean lantzeko aukera eskaintzen duelako. Sormena, transmisioa eta taularatzea josi eta herri proiektuak eraikitzeko aukerak eskaini ditzazkeelako. 

Leer más
Astelehenean, 17:30ean jarriko dira 'Go!azen'-erako sarrerak salgai Soreasun eta Internetez

Astelehenean, 17:30ean jarriko dira 'Go!azen'-erako sarrerak salgai Soreasun eta Internetez

Otsailaren 25ean, zapatua, Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi izango dira Soreasu antzokian, 11:00etan eta 13:00etan. Saioetarako sarrerak astelehenean, otsailaren 13an, jarriko dira salgai 17:30etatik 19:00etara bitartean, Soreasu antzokiko takilan. Sei sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzak, sei euroan bakoitza (Kultur bonoa dutenek, sarrera bat erdi prezioan erosteko aukera izango dute).

Ordu berean, Kulturaz webguneren bidez sarrerak erosteko aukera ere jarriko da. Ikuskizun bakoitzerako 100 sarrera jarriko dira sarean salgai.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea