Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) Eusko Jaurlaritzak bultzatutako plana da. EBPNren helburu nagusia, euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea, eta Euskal Herrian, maila pertsonalean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.
2001 urtean, Azpeitiko hainbat erakunde herrian EPBN abian jartzearen alde azaldu ziren, eta 2003ko abenduaren 3an aho batez onartu zen Azpeitiko 2004-2007 Euskara Biziberritzeko Plana.
Erabili.com
Gizarte-berrian teknologia berriek, eta internetek bereziki, esku-eskura jartzen dizkiguten lanabesak erabiliz euskaldun guztiok euskarari eta kulturari bideak zabaltzeko eta beren etorkizuna eraikitzeko esku har dezagun, Azpeitiko Euskara Patronatuak erabili.com web ataria sortu zuenb 2003 urtean