wrapper

2018. urteko estalgarrien tasaren errolda

AZPEITIKO UDALA

Alkate jaunak dekretu bidez onetsitako 2018. urteko estalgarria tasaren errolda jendeaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1. artikuluan xedatutakoa betez.

a) Erakutsita dagoen lekua: Kontuhartzailetzan.
b) Aztertzeko epea: Hilabetekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo egunetik kontatzen hasita.
c) Ezadostasuna adierazteko epea: Hilabetekoa, b puntuan adierazten denaren arabera kontatuta, aginduzko birjarpen errekurtsoa tartejarriz.
d) Errekurtsoa aurkezteko Organoa: Alkatetza.
e) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Erregistroa, bulego ordutegian.
f) Errekurtsoa tartejartzearen ondorioak: Foru Arau horretako 14.2. artikuluan araututakoak.

g) Borondatezko ordainaldiaren epea: 2018ko abuztuaren 24 artekoa izango da.
h) Jendaurreko informazio epealdia igarotzen denean, Errolda hau behin betikotzat hartuko da, jendaurreko informazio epealdian egin daitezkeen aldaketekin, eta kobraketari ekingo zaio.

Azpeitia, 2018ko maiatzaren 16a.- Alkateak, Eneko Etxeberria Bereziartua.

Iragarkia

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea