wrapper

Abenduaren 13ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2016ko abenduaren 13an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2016ko azaroaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Udalak, bere erakunde autonomiadunek eta merkataritza baltzuak 2017. ekitaldian izango duten aurrekontua onartzea.
3.- Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen lanpostu zerrenda onartzea.
4.- Azpeitiko udalaren beharretarako liberatua dagoen kargu izendatua aldatzea.
5.- Udalaren Ogasuna eta Langileria batzorde berriemailean eta gizarte beharrak eta parekidetasuna batzorde berriemailean lehendakari lanetan arituko direnen berri ematea.
6.- Udalaren kontratazio mahaian aritzeagatik, udalbatzaren kideei kalteordaina onartzea.
7.- Ur kontsortzioaren estatutuak aldatzeko proposamena onartzea.
8.- Urbitarte eta Agirre eremuetan erabilera publikoa duten lurzoruak jasotzea.
9.- Azpeitiko udalaren eta Hazi Fundazioaren arteko hitzarmena onartzea, Azpeitiko lehen sektorea sustatzeko.
10.- Alkatetzak 2016ko martxoan eta apirilean emandako ebazpenen berri ematea.
11.- Preso dauden azpeitiarrei aplikatzen zaien espetxe-politikaren inguruko mozioa.
Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea