wrapper

Urriaren 4ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2016ko urriaren 4an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2016ko uztailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- 2017. ekitaldirako uda-zerga agintarauari hasierako onarpena ematea.
3.- Udalaren 2016. ekitaldirako aurrekontuan 4. kreditu aldaketa onartzea.
4.- Azpeitiko Plangintza Orokorraren baitan AU2 Garmendialde guneko G.10/2.3 zonako "Betharram Ikastetxea" eraikuntza dagoen lurzatiaren xehetasun azterlanaren behin betiko onarpena berrestea.
5.- Urola Erdiko Mankomunitatearen eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetzako hitzarmenaren ADDENDA onartzea (Azpeitiko udalerrian komunitate-ongizateko eta ingurumeneko programak egiteko konpentsazio ekonomikoa Azpeitiko udalari ematea).
6.- Azpeitiko energia iraunkorrerako ekintza plana 2016: dokumentuaren onarpena.
7.- Azpeitiko Udal honetan herritarren arretarako zerbitzu integrala proiektua ezartzeko Udalaren eta Eudel eta IVAP arteko prestakuntza eta laguntza programa onartzea.
8.- 2017. ekitaldirako taxi zerbitzuaren prezioak onartzea.
9.- Erregimen frankistak egindako krimenengatik, bai estatu mailan baita nazioarte mailan ere, irekita dauden auzietan Azpeitiko udalaren parte-hartzea.
10.- Alkatetzak 2015eko azaroan, abenduan eta 2016ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea.
11.- Hezkuntza arautuaren eta ez arautuaren arloan 25 urtetik gora dituzten langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean zehaztutako orduen % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonentzako udal diru-laguntzak ematea arautuko duten oinarriak onartzea.
12.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea