wrapper

Uztailaren 5eko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2016ko uztailaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2016ko maiatzaren 31n egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- 2015. ekitaldirako kontu orokorra onartzea.
3.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea, informazioaren, administra-zioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
4.- Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea, eta baita 2016. ekitaldirako deialdia ere.
5.- IES Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI handitzeko helburua duen xehetasunezko azterlana: behin betiko onarpena.
6.- Azpeitiko herrian zabor sistema ezartzeko irizpideak definitu dituzten dokumentu tekniko eta ekonomikoak onartzea.
7.- Ez dago galdera edo erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea