wrapper

Maiatzaren 31ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2016ko maiatzaren 31n, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2016ko ekainaren 26an, Diputatuen Biltzar eta Senaturako Hauteskunde egunerako, mahaiak osatzeko sorteoa.

2.- 2016ko maiatzaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

3.- GFAko Gobernatzeko eta Gizartearekiko komunikazioko departamentuaren eta Azpeitiko udalaren arteko hitzarmena onartzea, partaidetza prozeduratan udal erroldaren datuak egiaztatzeko.

4.- Udalaren 2016ko aurrekontuan 2. kreditu aldaketaren berri ematea.

5.- Udalaren 2016ko aurrekontuan 3. kreditu aldaketari hasierako onarpena ematea.

6.- Udal Polikiroldegiko taberna-jatetxea kudeatzeko eta kirol zerbitzua osatzeko zerbitzua kudeatzeko kontratua Gurutze Eizagirre lizitatzaileari esleitzeko proposamena, honek aurkeztutako eskaintzaren arabera.

7.- Xake taldeari udalaren lokala uzteko akordioa.

8.- LGYBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko nazio arteko egunerako adierazpena (ekainak 28a).

9.- Zubietan kokatu nahi den erraustegiaren inguruan Usurbilgo alkatetzaren idatzia onartzea.

-o-

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea