wrapper

Martxoaren 5eko Udalbatzaren laburpena

AZPEITIKO UDALBATZAK 2013KO MARTXOAREN 5EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

 

Azpeitian, 2013ko martxoaren 5ean, Udaltxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zarrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza osatzen duten zinegotzi denak bertan direla (bat izan ezik).

 

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2013ko otsailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- EAJ/PNV taldeko zinegotzi jarlekua betetzeko Jose Miguel Aizpuru Querejeta zinegotzi-hautagaiak karguaren jabetza hartzea.

3.- Espetxeetan preso dauden senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak emateko oinarriak onartzea.

4.- Azpeitiko udalaren eta Fiare elkartearen arteko lankidetza hitzarmena sinatzea (Fiare proiektua).

5.- Martxoaren 8 emakumeen nazioarteko eguna dela eta, Azpeitiko udalaren adierazpen instituzionala onartzea.

6.- Bilduk aurkeztuta Parot doktrina bezala ezagutzen den 197/2006 doktrinaren inguruan mozioa onartzea.

7.- Bildu taldeak aurkeztuta "Ni despidos, ni reformas, ni imposiciones. Enplegua defenda dezagun! mozioa onartzea.

8.- Azpeitiko udalaren batzorde berriemaileen osaketa.

9.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea