wrapper

Oharrak

Urriaren 11ko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2016ko urriaren 11n, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzordeak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2016ko uztailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Perdillegi kalea, 3an dagoen IES Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI ikastetxean 4 ikasgela berri egiteko lan baimena ematea.
3.- Urkide Serbitzuak SAri Basarteko Industria poligonoan dagoen gasolina zerbitzugunea birmoldatzeko lan baimena ematea.
4.- Ondorengo eraikuntzen inspekzio teknikoak aztertzea: Enparan kalea, 10 - Perez Arregi plaza, 7 - Perez Arregi plaza, 8 - Perez Arregi plaza, 9 - Salbe auzoa, 6 eta Elizkale, 32.
5.- Elmubas Iberica SLren izenean Jose Maria Bastida Loinazek eskatu duen obra baimena ematea Gerratxiki kalea, 9an dagoen pabiloiko gaur egungo fatxada estali eta fatxadaren altuera altxatzeko.
6.- Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorraren baitan "Esklabak-Iturzulo" 4.3 Hirigintza azpieremurako 20.4.3.1 partzelan 3 eta 4 portalak eraikitzeko Egikaritze eta Exekuzio proiektua onartzea.
7.- Done Jakue kalea, 1eko jabekideei eraikuntza horretan igogailua jartzeko eskatu duten obra-baimena ematea.
8.- Karmen Gurrutxaga Ibargurenek aurkeztutako proiektua ez onartzea, Loiola auzoa, 132an dagoen Arriagain baserriaren alboan dagoen egutegia berritzeko proiektuari dagokiona.
9.- Juan Mari Ibarguren Agirretxeri baimena ematea Izarraitz auzoko Gaztainazabal baserriaren inguruan bere jabetzako partzela ixteko, bide pribatuaren mugan harrizko horma egiteko eta partzelara iristeko bidea egokitzeko.
10.- Serreria Larrañaga SLk duen instalazioan teilatu-estalki bat egiteko obra baimena ez ematea.
11.- Ioritz Igarataundi Arregiri obra baimena ematea Izarraitz auzoan dagoen Komunsoro baserriaren lurretan daukan artegi-biltegia handitzeko.
12.- Arrite SLk, Erdikale, 17-19an etxebizitzak eraikitzeko eskatutako obra baimena ematea.
13.- Donostiako Administrazioarekiko Auzoen 3. zenbakiko Epaitegiak tramitatzen duen 122/2016 auzi-errekurtsoan ez parte hartzea.
14.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea