wrapper

Oharrak

Maiatzaren 3ko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2016ko maiatzaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzordeak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2016ko apirilaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Julian Unanue Urdangarinek egindako idatzia, Oñatz auzoa 163an dagoen Endaizpe Zahar baserria ukuilu bezala utzi eta baserri berria eraikitzeko obra baimenaren baldintza betetzea: Udalaren proposamenaren azterketa.
3.- Xabier Larrañaga Arsuagaren kontsulta-idatzia Azpeitiko Izarraitz eremuko 07204E katastroko zenbakia duen partzelan familiako etxebizitza eraikitzerik izango al duen jakiteko.
4.- Antonio Manuel Carmelo da Silvak, Urolako trenbidearen alboan baimendu gabeko egindako lanei buruz, Udalaren zerbitzu teknikoei txostena egiteko eskatzea.
5.- Odria auzoan, Lasaomendi SAk sustatu nahi duen lur betetzeari buruzko espedientearen egoera administratiboa.
6.- Elosiaga auzoan dagoen ekialdeko Elosu baserria berreraikitzeko, Xabier Orbegozo Unanuek egindako lan baimenaren eskaerari dagokionez, dokumentazio gehiago ekartzeko esaten zaio.
7.- Magdalena auzoa, 17ko eraikuntzaren erreteila konpontzeko Mª Pilar Jarnek eskatu duen obra lizentziari baimena ematea.
8.- Thurlaga Akademia SLren izenean Itziar Larrañaga Ucinen aurrekomunikazioa, Olazko Amaren plaza, 8 solairuartean ingeleseko akademia jartzeko behar diren egokitze lanak egiteko baimena ematea.
9.- Obra baimena ematea Jose Ignacio Lesaca Aizpururi eta beste batzuei gaur egungo Arregi baserria eraitsi ondoren, metro batzuetara berreraikitzeko eta bigarren etxebizitza egiteko.
10.- EUP Locales SLren izenean Unai Arrizabalaga Garai-ri Juan XXIII auzoan dagoen pabiloiaren teilatu-estalkia konpontzeko obra baimena ematea.
11.- Auzaraza eremuko eraikuntzen inguruko epaiari buruz, jabekideekin ez ezik, prozedurako gainontzeko interesatuekin eta teknikariekin ere bilerak egingo dira.

12.- Basozabal eraikina birgaitzeko egitasmoaren baitan, diru-laguntzak eta kontratazio espedienteak tramitatzen ari dira.

13.- Lurraldeko autobusaren geltokia.

14.- Herri Urrats elkarteak antolatu duen Herri Urrats ekimenari diru-laguntza ematea.

15.- Ez dago galdera eta erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea