wrapper

Oharrak

Apirilaren 5eko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2016ko apirilaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzordeak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2016ko otsailaren 2an eta martxoaren 1ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Milagros Zabaleta Etxanizek eskaera egin du 7. poligonoko 268 partzelan bere jabetzako txabola ordezkatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Departamentuari txostena eskatu zaio.

3.- Juan XXIII auzoa, 2ko jabekideei obra baimena ematea eraikuntza horretan igogailua jartzeko.

4.- Barrenetxe auzoa, 3ko jabekideei obra baimena ematea eraikuntza horreta igogailua jartzeko.

5.- Aranzadikin elkarlanean jarraitzea.

6.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea