wrapper

Oharrak

2013ko urriaren 1eko erabakiak

Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 legearen 21.1.c artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta indarrean diren lege-xedapenetan jarritakoa betetzeko, Herriaren Gobernu Batzarraren ohizko deia egin nahi dizut 2013ko urriaren 1erako 18:45etan, ondoko aztergai zerrendaren arabera:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2013ko uztailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.-Etxe-Alai, 10eko jabekideen izenean Marlene Egañak egindako baimen eskaera, erantsitako proiektuaren arabera eraikuntzan igogailua jartzeko. (ONARTU DA)

3.-Elixabet Egiguren Ostolazak egindako idatzia Azpeitiko Zelaiaran baserriaren sailetan ikuilu berriari erantsita simaurtegia eraikitzeko obra baimen eskaera. (EMATEA ERABAKI DA)

4.-Julian Unanue Urdangarinek egindako idatzia, erantsitako proiektuaren arabera, Oñatz auzoan dagoen Endaizpe Zahar baserria ikuilu bezala utzi eta inguruko lursail batean baserria berreraikitzeko obra baimen eskaera. (EMATEA ERABAKI DA)

5.-Raquel Corvoren idatzia, Gerranzuri baserria berreraikitzea izango al den jakiteko hirigintzako kontsulta. (ERANTZUN DA)

6.-Irantzu Etxeberria Segurolaren idatzia, Arsuaga-gain baserria berreraikitzeko Exekuzio Proiektua aurkezteko eta obra baimenean ezarritako baldintzak aldatzeko. (EMATEA ERABAKI DA)

7.-Goiko Kalea 2ko eraikuntzaren hirigintzako egoera: eraikinaren ikuskapen teknikoa. (EXEKUZIO ORDENA)

8.-Done Jakue Kalea, 3 B eraikuntzaren hirigintzako egoera: eraikinaren ikuskapen teknikoa. (EXEKUZIO ORDENA)

9.-Done Jakue Kalea, 24ko eraikuntzaren hirigintzako egoera: eraikinaren ikuskapen teknikoa. (EXEKUZIO ORDENA)

10.-Atxubiaga Kalea, 7 atzeko kalearen okupazioa: industriako materialak. (AZTERTZEN)

11.-Eskualdeko garraioari buruzko Foru Aldundiaren partaidetze prozesua. (AZTERTZEN)

12.-Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak eta Urola Erdiko herriei planteatutako egitasmoa. (AZTERTZEN)

13.-Azpeitiko Udalaren eta Urola Erdiko Lapatx Zabortegiaren S.Aren arteko hitzarmena(zirriborroa). (AZTERTZEN)

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea