wrapper

Oharrak

Azaroaren 4ko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2014KO AZAROAREN 4AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko azaroaren 4an, Uda-letxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-ze-rrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udal-burua buru dela, eta Herriaren Gobarnu Ba-tzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2014ko urriaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Enparantza nagusian egiten ari diren obren azalpenak.

3.- Obra baimena ematea Maria Ibar-lucea Iturraldek eta Maria Lourdes Zubel-diak Elosiaga auzoko bi finka desberdin diren IGARTZA baserria berreraikitzeko, eta bertan hiru etxebizitza eraikitzeko.

4.- FORUM SPORT S.A. enpresari obra baimena ematea, enpresa honek Loio-la auzoa, 20an dagoen eraikuntzan (RE-NAULT) kirol materiala saltzeko establezi-mendu bat jartzeko.

5.- Garmendi auzoa 3ko jabekideei eraikuntza horretan igogailua jartzeko eska-tu duten obra-baimena ematea.

6.- Goiko kalea 16ko jabekideei eraikuntza horretan igogailua jartzeko eskatu duten obra-baimena ematea.

7.- SERVICIOS INMOBILIARIOS GLUAL S.L.ren izenean, Antzibarrena ka-lea, 2an 880 m2ko azalera eraikia izango duen pabilioia eraikitzeko lanetarako bai-mena ematea.

8.- Irantzu Etxeberria Segurolari Alka-tetzak 2011ko ekainaren 11ko ebazpenaren bidez onartu zitzaion obra baimenaren alda-keta onartzea.

9.- Magdalena auzoa 12ko eraikun-tzaren eraistea Ryde Obras y Servicios SLU etxeari esleitzea.

10.- Unai Mujika Mendiolak, Loiolako Ignazio etorbidearen dagoen Ormaetxe baserriko negutegiak kendu eta berriak eraikitzeko obra baimena ematea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea